Miel Anjel Elustondo
Andoni Esparzak kooperatibaren bidea urratu zuen Elorrion orain dela 50 urte. Gazte bizargabeko, Funcor kooperatiba sortu zuen soldadutzatik etorri berri. Aitzindaria. Garai berean, ondoko ibarrean Arrasateko esperientzia abiarazi zuen Jose Maria Arizmendiarrietak. Arrasateko kooperatibak. Lan Kide Aurrezkia. Aseguru-zerbitzua. Batean jardun zuten aldi batean. Gero, etena. Sesioa eta liskarra. Arrasatek erabat ukatu zuen Andoni Esparza. Oraindik orain, liburu mina kaleratu du Julia Itoizek:
La otra experiencia. El libro que nadie quiso publicar a Jorge Oteiza. Andoni Esparzak Arestirekin bat egin du liburuan: «Nik ere badut nire egia, eta bankero jaunarenak bezainbat, edo gehiago, balio du». Eta kontatu du.
guztia irakurri