Bahea
Aurreikusitakoa baino baldarrago agertu dira Ermuko Forokoak Iruņean egindako ekitaldiarekin. Eta jende oso gutxi joan zitzaien Iruņean Espainiako batasunaren alde egindako ekitaldira. Abilezia apur bat erakutsiz, askoz gehiagok ere egin zezakeen bat Nafarroan ekitaldiarekin. Baina ez, Nafarroako eskuinak egiten duen legez, foruaren interpretazio interesatu baina inteligentea egiteko gai ere ez dira Ermuko Forokoak. Azkenean ez dira gai izan Nafarroako foruen aurka esandakoak argitzeko. Nafarroa hautatu zuten, baina Nafarroako errealitatea oso gutxi ezagutzen dutela erakutsiz.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.