Astekaria

 Kultura 

Argitalpenak

Irudia

Pilar Iparragirre


2025. alea
2006-01-29
alde 0    kontra 0



Loiolarik ez balitz

Iņigo Aranbarri, Jose Luis Otamendi

Uztarria

286 orrialde 8 euro

Azkoitia eta Azpeitiko idazle uzta

Etxeko literaturaren oinatzak bildu nahi zituzten Iņigo Aranbarrik eta Jose Luis Otamendik, baina baita nola, zergatik, zerk eta nork bultzatuta idatzi izan ziren horiek. Eta Azpeitia eta Azkoitiko literaturaren historia soziala egitera prestatu ziren, hangoek idatzi izan dutena eta hangoaz idatzia izan dena agertuz Loiolarik ez balitz liburuan. Mendeetako kultur ahalegin baten kontakizuna da. Loiolak, inguruko bizimodua ez ezik, hango kultura ere goitik behera baldintzatu duela diote egileek; itzal beltzeko irentzaile orain, horrexegatik ernegarri hurrengoan izan dela. Trento ondorengo giro hertsiak itotako bailara izan omen da eurena, jauntxoen aristokrazia trinko batek luzaroan albain motzean lotutakoa, baina halere literatur altxor oparoa mamitu duena.

XXIII. Salbatore Mitxelena literatur lehiaketa

Batzuen artean

Zarauzko Udala

192 orrialde

Txikienek irabazitako literatur lehiaketako lanak

Urtero bezala Zarauzko Udalak kaleratu du Salbatore Mitxelena literatur lehiaketako azken ekitaldian irabazle suertatu ziren idazle gaztetxoen ipuinak eta olerkiak biltzen dituen liburua. 2004an, mailaketa aldatu egin zuten, txikienek ere saria lortzeko aukera izan zezaten. Hona hemen ipuinetan lehendabiziko saria eskuratutako lanak. 8 urteko Ander Buenetxearen Baleen istorioa; 9 urteko Bittor Aldabaldetrekuren Zorritxo bidaiaria; B mailako Julen Ucinen Handik hona; C mailako Iņigo Arinen Ilargiaren azpian; 14 urteko Garazi Eizagirreren Noiz arte? eta E mailako Garazi Urretabizkaiaren 500 metro. Poesian, berriz, Telmo Azkue, Zuriņe Irastorza, Aitor Etxeberria eta Alain Mendizabalen olerkiak izan ziren txapeldun.

The Clash. Punk, rockÆnÆroll & reggae matxinada

Paddy Rekalde

Paper Hotsak

78 orrialde 10 euro

The Clash talde punkaren borroka

Mikrofonoak eta bafleak erabil daitezkeela matxinadarako deia zabaltzeko ohartarazten du Paddy Rekaldek The Clash musika taldearen nondik norakoak eta kaleratu zituen diskoen berri ematen duen lanean, euren hainbat letra euskaratuak eskainiz batera. Zer giro sozioekonomikoan sortu zen 70eko hamarkadan Londresen punk mugimendua eta The Clash bera ere azaldu, eta punk mugimendua errotu eta bide berriak ûpunky-reggae-rockÆnÆroll party huraû jorratzea lortu zuen taldearen bereizgarriak aipatu ditu Paddy Rekaldek. Azpimarratu du The Clashekoek argi zeukatela borroka guztiek iturri beretik edaten dutela, sama zapaltzen dizun bota hori jabe bakarrarena dela, eta honi gitarren erasoa zuzen dakiokeela edozein eszenatokitatik, testu sendo eta dantzan jarriko zaituen doinua lagun.

Jakin

Batzuen artean

Jakin

114 orrialde 9,10 euro

Iazko euskalkultura hizpide

Jakin aldizkariaren azken zenbakian iazko euskal kulturaz zenbait idazlek esateko duena azaltzen dute. Horretarako, Alberto Barandiaranen, Mikel Bujandaren, Pantxoa Etchegoinen, Tere Irastortzaren, Xabier Mendiguren Bereziarturen, Xabier Mendiguren Elizegiren, Allande Sokarrosen, Andres Urrutiaren eta Iņaki Zabaleta Urkiolaren ekarmenak bildu dituzte. Bestalde, Beatriz Zabalondok euskal gazteek Euskal Telebistarekin daukaten harremanari buruz egindako azterketaren emaitzak laburbildu ditu, eta Ignazio Aiestaranek duela bi urte betiko joan zitzaigun Jacques Derrida (1930-2004) pentsalaria dakar gogora. Globalizazio garaiaren ikur bihurtu zen filosofo frantses honek baztertu, etorkin, herrigabe eta agiri gabekoentzako adiskidetasunaren eta abegiaren politika aldarrikatu zuen.

Poema argitaragabeak

Bitoriano Gandiaga

Arantzazu, Elkar, Labayru

175 x 4 orrialde 50 euro

Bitoriano Gandiagaren poemen lau liburuki

Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntzaz plazaratua izan da Bitoriano Gandiagaren poema argitaragabeez osatutako lau liburukien kaxa. Gaika sailkatua dago. Biziminez izenburukoan, bizitza, denbora eta heriotzaren gainekoak agertzen dira. Izadiminezen egunaren atalak, urtaroak eta naturaren elementuei buruz poetak zioena. Euskalminez-en berriz, Euskal Herriak eta euskarak sortzen zizkioten kezkak. Eta Jainkominezen Bitoriano Gandiagak aitortutako bizikizun eta arazo erlijiosoak. Liburuki hauetako bakoitza aditu batek prestatu du: Biziminez Sebastian García Trujillok; Izadiminez Iņaki Sarriugartek; Euskalminez Paulo Agirrebaltzategik, eta Jainkominez Patxi Ezkiagak.

Karmel

Batzuen artean

Euskal Herriko Karmeldarrak

238 orrialde

36ko Gerratik 70 urtera, Aita Rafaelek utzitako lekukotza

Urteko harpidetza 12 eurotan duen Karmel aldizkariaren azken zenbakiak bataio izena Jose Sotero Urionaguena Garro eta erlijio izena Aita Rafael San Jose izan zituen gizonak Larreako priore bezala, gerra garaian, bizi izandakoaz idatzirik utzi zuen lekukotza eskaintzen du: Gerra zibila eta Larreako karmeldarrak izenburuko eskuizkribua. Bide batez, 36ko Gerraren ondorioz Larrea, Begoņa, Langraitz eta Karmonako espetxeetan egon behar izan zuen karmeldar honen biografia ere ageri da bertan.

Denbora aleak

Karlos Linazasoro

Pamiela

58 orrialde 11,50 euro

Karlos Linazasororen azken poema liburua

Erraietan egosiriko poemaz osatu du Karlos Linazasorok Denbora alea, Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu duen bere azken olerki bilduma. Denborari buruzko hausnarketa eskaintzen du poeta tolosarrak, bizitzak orain arte zer eman dion eta baita zer kendu dion ere agertzen baitu zintzoki. Poetaren irudiz, batzuetan denbora aleka pasatzen da, tantaka-tantaka, eta beste batzuetan, berriz, denboraleak izaten dira norberaren bizitzan, uholdeak eta garai txarrak. Bistan da, bigarrenak gertatzen direnean, une horiek lehenbailehen desagertzeko gogoz lehertzen egon ohi gara guztiok, bai eta Karlos Linazasoro ere. Dena den, egun berriari sarraila irekitzeko eskatzen digu poetak, oinazea beti bezpera balitz bezala argi bakarrari musuka ekiteko Beti da orain hiltzeko, gogoratuko du gero, eta ahanztura behar duela bizitzeko. Nolanahi ere, ez du karitaterik nahi, ez beste bizi bat, eskupekoa. Bakardade jendetsuan bizi dela dio, eta nekaturik dagoela arbola jainkotuen altzoan. Nire gauzekin bakarrik nahi dut egon gaur aldarrikatuko du batean, nahiz eta ez dakien zergatik izan behar duen gaur: bihar ere hementxe izango bainaiz/ nire gauzekin, nire logabeziarekin,/ nire tristura atzerritarra-rekin.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2024
 
azala2023

2025 zenbakia.
2006ko urtarrilaren 29a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan

Ale berean...

Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia