Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-01-29 -- 2025.zenb

artikulu nagusira itzuli
Isiltasuna

«Nik ez dut inoiz isiltzeko premia larririk sentitu, lau jaialdi segidan egin eta bi egun libre gustura hartzen dira, baina nik ez nuke balioko boladatan isiltzeko. Oso garbi daukat bertsolaritza menuko zerbait dela, datorrena hartu, harekin moldatu, eta hura janaz gozatzen ikasi. Kartatik aukeratzen hasten baldin bagara, eta horretarako eskubide osoa du bakoitzak, ni behintzat gaizki sentituko nintzateke gero menura itzuli behar dudan egunean. Esperoko da ez dakit zer ematea, eta nik ez daukat batere segurtasunik nire buruarengan halako egunetan halako tokitan emango dudanik. Akaso hamar egunetan segidan kantatuta bederatzigarrenean hobeto kantatzen dut, zortzi egunean isildu eta bederatzigarren egun horretarako propio prestatuta joanda baino. Jakingo banu kirolarekin bezala zenbait egunetan hobeto aritzeko aurretik atsedentxo bat ona dela, baina ez dut frogatu hori nire ibilian».


Erantzunak

Berandu xamar irakurri dut elkarrizketa hau baina Egañak botatako esaldi potoloek ez dute garrantzia galdu. Tartean hau: "bertsolariari utzi zulo txiki batetik mundua interpretatzen, eta ez eman mundua zulo txiki bat esplika dezan". Bada zer hausnartua honen inguruan eta baita azpimarratzen dituen beste ideien inguruan ere. Ametsek ere era originalean planteatu ditu galderak, nabari da mundu hori ezagun duela. Sarasua ere ikusi nahiko nuke txoko honetan.

maitane 0000-00-00 00:00:00

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan