Astekaria

 Kultura 

Txillardegi: «Nik ezagutu ditudan ETAko asko kezka handiko jendea da»

Irudia

Pilar Iparragirre


2024. alea
2006-01-22
alde 0    kontra 0

Zaila izan al zaizu hamazazpi urtez preso egondako baten sentipenak asmatzea?

Beno, luzaroan ez, baina neroni ere egon naiz hiru aldiz barruan. Ez dira neuk ezagutu ditudan euskal preso askoren egonaldi luzeak izan, ezta hurrik eman ere, baina ezagutu, ezagutu dut espetxea, eta horrenbestez, ez zait Ihartzegarairen gorabeherak sumatzea guztiz zail gertatu. Urteen zifren atzean, berriz, beharbada Torre Altonaga mungiarra egon daiteke. Hamazazpi bat urte egin zituen hark, eta nik harreman handia izan nuen berarekin, tesi bat egiten saiatu zelako kartzelan, eta ni hara joaten nintzelako. Baina beste asko ere ezagutu ditut. Izan ere, nork ez du ezagutzen gure herrian kartzelan luze egon den pertsonarik?

Zure pertsonaiak bizitzaren aurreko jarrera nahiko etsia du...

Giza patuari dagokion zerbait da. Nik ez dut uste hor gauza arraro bat asmatu dudanik. Unamunoren kezka metafisiko nagusia horixe da: bizi nahi dut, baina adimenak erakusten dit hilkorra naizela. Baina Egipto zaharreko faraoiek ere kezka berbera zeukaten, eh! Eta, bestalde, nik ezagutu ditudan ETAn ibilitako asko eta asko kezka handiko jendea da.

Nola osatu zenuen preso ohiaren kontrabiografia?

Hautatu nituen gertakari batzuk, norberaren bizian halako zedarriak izan daitezkeenak: hor agertzen dira bi maitasun -sinbolikoak dira, bi fase bezala: harreman sexuala ezagutu ez zuen garaikoa, eta ezagutu ondokoa-; eta agertzen dira ere umetan izandako gertakari funtsezkoenak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2023
 
azala2022

2024 zenbakia.
2006ko urtarrilaren 22a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia