Izenak

Katixa Garate


2006-01-22

Joxean Muņoz izendatu dute Donostiako Tabacaleran jarriko duten Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren (KGNZ) zuzendari, Miguel Aiertzak ezetz esan eta gero. Muņozek Tipula komunikazio enpresan jardun du orain arte, gidoigintzan eta erakusketak diseinatzen. Joxean Muņozek, Santi Eraso eduki zuzendariak eta Iņaki Galarraga arkitektura zuzendariak hamalau hilabeteko epea izango dute KGNZko edukiak eta kudeaketa mamitzeko.

Urtzi Urkizu kazetariak No Excuse dokumentala zuzendu du, Errenteriako (Gipuzkoa) Mikelazulo kultur elkartearen hamargarren urteurrenaren karietara. Kultur sorkuntzaz dihardu eta JosAnton Artzeren poema batek harilkatzen du.

Andoni Salegik Otsobeltz komiki liburua plazaratu du Uztarria Azpeitiko kultur koordinakundearean eskutik. Uztarria aldizkarirako sortu zuen Salegik Otsobeltz eta zenbait urtez plazaratu zituen haren tirak. Orain bestelako biņetak egiten ditu Uztarriarako eta komiki bloga zabaldu du www.uztarria.com gunean.

Konter musika talde algortarrak estreinako lan luzea plazaratu du: Aro berria. Diskoa Musikherria herri diskoetxeak plazaratutako lehena da. Zortzi urteko ibilbidea du taldeak eta metal eta hardcorea jotzen du. Laster jarriko dute diskoa sarean eskuragai; izan ere, taldearen asmoa beren musika ahal den gehiena hedatzea da.

Xabier Morras artista iruindarrak erakusketa zabalik du Iruņeko Pintzel galerian. Formatu handi eta txikiko margolanak paratu ditu, hainbat teknikatan eginak: olioa, akuarela, grafitoa... Arkitektura ardatz duten lanok urtarrilaren 27a arte ikusi ahal izango dira.


Argia.com 2012