Astekaria

 Txandan 

Zubiak

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


2023. alea
2006-01-15
alde 0    kontra 0

Aurreko batean, Gipuzkoan gehien saltzen den egunkarian, telebistari buruzko zutabean, ETB2k Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaz eskaini zuen saioaren iruzkina zetorren, egunkari horretan kulturaz arduratzen den kazetariaren sinadurapean.

Kaxkar zeritzon kazetariak emaitzari. Antza denez, ez genuen asmatu gure kazetari mokofina gozatzeko moduko mokadua prestatzen. Ez zigun, hala ere, errietarik egiten. Aitzitik, emaitza kaxkarra izan arren, eder zeritzon asmoari, eta bide horretan segitzeko aholkua ematen zigun, horretara gintuen animatzen. Lasaigarria da, gero, urrats okerrez bada ere bide zuzenetik gabiltzala jakitea.

Bertso kontuen berri erdaraz emateari zergatik eder zeritzon ere argitzen zigun kazetariak. Bi kultura omen daude "hemen" -bai ederrak edukia zehazten ez duten hitzak!-, eta amildegi halako bat omen dago bien artean.

Ederra arrazoia, bai horixe, kultura batetik besterako zubi nagusia -hizkuntza- baliatzen ez duen baten ahoan. Egia da: bi kultura daude hemen. Baina ez da egia batzuk kultura batean eta beste batzuk bestean bizi garenik, ez jauna. Batzuk bai, batzuk kultura bakar batean bizi dira, eroso asko gainera, amildegiaz beste aldekoaren berri ez dakitela. Beste batzuk, ordea, Xenpelarren harako andre txar haren trazan, hanka bat Bitorian eta bestea Madril, Paris edo Londresen ditugula bizi gara, geure burua(z) zubi eginik.

Eta, esan dezadan argi eta garbi, zubi ez dena amildegi da "hemen".

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2022
 
azala2021

2023 zenbakia.
2006ko urtarrilaren 15a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia