Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-01-15 -- 2023.zenb

artikulu nagusira itzuli
Erreleboa

«Ni erretiratzearekin bateratsu, hiru antropologo, Jacqueline Urla, Robert Clark eta Begoña Aretxaga, Renora etorri ziren gure Programa aztertu eta ebaluatzera. Oso ontzat eman zuten gure lana. Loriatu gintuzten. Ondorioz, unibertsitatearen administrazioari joan gintzaizkion eta lanpostu gehiago eskatu genizkion, unibertsitatea aurrekontuak murrizten ari zenean! Eta eman egin zizkiguten. Nik kargua utzi eta Zulaikak hartu, lehen halako bi dira langileak orain. Egundoko abiada hartu zuen Programak eta erabakiak hartzen erabat asmatu duela esango nuke. Ni pozik egon naiz hura lanean ari zen bitartean. Programak dinamikotasun handia du. Programa zaharrak ere bere lana egin zuen, baina oraingoak beste dimentsio bat du. Zulaika, bestalde, antropologo izan arren, nahiko administrari ona izan da. Enpresa-mintegia egitea bezala izan da berarentzat, baina asko ikasi zuen, eta azkar. Gainera, etorkizun sen handia izan du. Errelebo bikaina. Lasai hartu nuen erretiroa».


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan