Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:06:39
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-01-15 -- 2023.zenb

artikulu nagusira itzuli
Ospe txarreko aberea: mandoa


Gaurko ibilbideak, ia ahantzia genuen aberea ekarri digu oroimenera. Geroz eta gutxiago ikusten dira baserri edo mendi inguruetan. Izan ere makinariak aberea ordezkatu du.



Gizakiak aspalditik ezagutzen du zaldiaren eta astoaren arteko hibridoa, eta ez alferrik, oso onuragarria baitzaio. Izan ere, mandoa oso animalia sendoa da, eta lanerako aproposa. Horregatik, munduko toki askotan erabili izan da lan gogorrak egiteko.



Normalean, astarra eta behorra gurutzatzen dira mandoa lortzeko, astemeak zaldiaren kumea erditzeko arazo larriak izaten baititu. Mandoa antzua izaten da beti, baina, horrekin batera, ezaugarri mesedegarriak ditu. Batetik, mandoa zaldia baino gogorragoa eta otzanagoa da, eta, bestetik, astoa baino azkarragoa da eta hobeto egiten dio aurre hotzari eta hezetasunari. Gainerako ezaugarriak ere, bi espezieen arteko ezaugarrien nahasketa dira: belarriak zaldiarenak baino luzeagoak baina astoarenak baino motzagoak ditu, irrintzia eta arrantzaren arteko oihua du, eta neurria, berriz, gurasoen arrazen araberakoa izaten du.



Uretarako paregabea, aldapan gora igotzeko ahuntzak bezain trebea, oso janari gutxirekin bizirauten duena eta sekulako indarra agertzen duena. Egoera larrienetarako abererik egokiena da: basotik ikatza ateratzeko mandazainek mandoak erabiltzen zituzten, bata bestearen atzean loturik eta artilleriako kanoiak mugitzeko ere mandoak soilik erabiltzen ziren, bederatzi mando kañoi bakoitzeko.



Baina bizitza guztian lan eta lan aritu ostean, hala ere ospe txarreko animalia da, bai zaldi, bai astoaren ondoan. Ospe txar hori, bere nortasunagatik datorkio. Izaera egoskorrekoa da mandoa, mugitzeko intentziorik ez badu, ez da mugituko. Bejondeiola!


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan