Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-01-15 -- 2023.zenb

Hitz bitan


Aingeru Epaltzak honakoak esan zizkion Garari: «Gaia (euskal gatazka) ia-ia tabu izatetik askoz normalagoa izatera pasatu da. 80ko hamarkadan horretaz idazten zutenak (...) itzal handiko jendea ziren, eta itzal horrek babestuta-edo idazten zuten.(...). Gaur egun, ordea, gaia errekurrentea da. Eta karikatura pixka bat eginez, badirudi euskal literaturan nor izan nahi duen idazleak gai horri buruzko bere ikuspegia idatzi behar duela, etorkizunean inork ez errateko idatzi ez zuenik».

Pío Caro Baroja Diario de Noticias de Navarran: «Instituzioentzat kultura azken ogi-puska da; arrakasta zuzenagoak eta kolektiboagoak bilatzen dituzte. Leku guztietan gertatzen da. Kultura familiako ahizpa pobre eta tuntunena da. Gainera, Nafarroako Gobernuaren kasuan, badirudi erkidegoko Atlantikoko eremua (Bera ingurua) ez dutela Nafarroatzat, euskaldunak izateagatik».

Ainhoa Soraluze mezzosopranoak Noticias de Gipuzkoari adieraziak: «Euskal Herrian opera gutxi egiten da edo egiten den gutxi hori hain da garrantzitsua, zaila dela hemengo jendea taula gainean ikustea (...) Gipuzkoan ez dago opera denboraldirik, ez kontzertu sinfoniko-koral edo zarzuela denboraldirik; norberaren sorterrian lan egitea zaila da. Edozein modutan, kulturak nazioartekoa izan behar du, onenak etorri behar dira. Gu mugitu behar gara, ez publikoa».

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan