2006-01-08 -- 2022.zenb
Asier Agirresarobe / Muskilda Tellabide
Lehen proposamen honetan zein etorriko diren hurrengoetan, Gipuzkoako hainbat herri garrantzitsu lotuko ditugu mendiz mendi eta lepoz lepo bidea eginaz. Zeharkaldi luze samarrotan, hasiera eta helmuga banatzen duten mendi-multzo edo mendi-sokatez baliatuko gara batetik bestera abiatzeko, ahal den neurrian, errepidea zapaldu gabe, antzinako bide zaharrak erabiliz eta tarteko tontor esanguratsuenak igoz. Bestalde, garai bateko mendigoizaleak gogora ekarri nahian-edo, autoak behingoz etxean utzi eta garraio publikoa erabili dezazuen animatzen zaituztegu. Gaurkoan, bada, Urola eta Deba ibaien artean luzatzen den mendi-sokatea alderik alde zeharkatzen duen ibilbidea proposatzen dizuegu. Urola Garaiko Urretxutik abiatuta Irimo, Elosumendi, Irukurutzeta eta Karakateko tontorrak gaindituz, Deba Barreneko Elgoibarrera iritsi ahal izateko hainbat azalpen luzatuko dizkizuegu, eta bidenabar, bidean topatuko dituzuen beste hainbat paraje eta interesguneen berri eman.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa