Astekaria

 Bero-beroan 

Euskararen inguruko albiste laburrak

Irudia


2022. alea
2006-01-08
alde 0    kontra 0



Euskalerria Irratiak lizentzia banaketan jarritako helegitea irabazi du

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du, 1998an, Iruñeko irratien lizentzia banaketan, Nafarroako Gobernuak gaizki jokatu zuela. Iruñeko lizentzia banaketa hartan Nafarroako Unibertsitateari eta Net 21 enpresari eman zizkieten bi lizentziak. Euskalerria Irratiak helegitea jarri zuen Nafarroako Gobernuaren kontra, irratiko kideen ustez, lehiaketa hura Euskalerria Irratiak berak irabazi baitzuen. Hamazazpi urte lizentziarik gabe lanean aritu ondoren, Euskalerria Irratiko zuzendari Mikel Bujandak adierazi du ordaina eskatuko dutela urteetan lizentziarik gabe egon izanak eragindako kalteengatik.

EAJk alderdiko karguak euskalduntzeko lehen plana onartu du

2005eko urriaren 20an Ezohiko Aberri Batzarrean onartu zuten plana eta abenduan egin dute publiko. Abian jarritako planak alderdiko kideen euskalduntzeari eragingo dio, baina kanpora begira izango du irudi eraginik. EAJk plana lau urteko epealditan garatuko du eta lehen epealdia 2009ko abenduan amaituko da. Planak alderdi barruko karguak zein kargu publikoak arautu ditu. Hona euskara jakitea derrigorrezko izango duten hainbat karguren zerrenda: Eusko Legebiltzar, Nafarroako Foru Parlamentu, Kongresu eta Senatu eta Europako Parlamentuko zerrenda-buruak, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Nafarroako Foru Gobernuko presidentea, Eusko Legebiltzarraren lehendakaria, Nafarroako Gobernuko presidentea, Diputatu Nagusiak. Euskaraz jakin beharko dute baita ere hiriburuetako alkateek, Arartekoak eta EITBko zuzendariak. EBBren lehendakariak eta bost herrialde buru batzarren lehendakariek ere euskara jakin beharko dute. Eusko Jaurlaritzan gutxienez euskaldunak izango dira sailburuen %50. Euskararen planak 45 urtetik gorakoengan ez du eraginik izango, hainbat kargutan salbu.

Datozen lau urteetarako EAEko Hizkuntza Politika ezbaian

2005a amaitzear zela, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak datozen lau urteetarako lan ildoak aurkeztu zituen. Lau urteko plana aurkezteaz gain, garrantzia berezia eman zion euskararen normalizaziorako akordio soziopolitikoa lortzeari. Batasunako bozeramaile Arnaldo Otegik erantzun du ados dela Baztarrikarekin: akordio soziopolitiko berria behar dela. Otegik adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 25-30 urteotako porrota aitortu behar du oker berak errepika ez daitezen. Otegiren ustez, akordio soziopolitikorako tresna bat badago: Kontseiluak bultzatzen duena, baina EAJk ez du bat egin Kontseiluak bultzatutako akordio soziopolitikoarekin. Batasunaren iritziz, hizkuntza politikak hiru ardatz izan behar ditu: euskararen ofizialtasuna onartzea, hizkuntza eskubideak bermatzea eta gatazkaren konponbidean euskararen eta euskaldunen eskubideak aintzat hartzea.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2021
 
azala2020

2022 zenbakia.
2006ko urtarrilaren 08a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia