artikulu nagusira itzuli
Ipuinetatik errealitatera
Inoiz galtzerdirik suizidatu al zaizu?
Konformagaitzak izan direnak eta bizitzan arriskuak hartu dituztenak dezente izan ditut. Baina, noski, beti egon dira suizidak zirela leporatzen zien galtzerdi bekaiztiak.
Krokodilorik ba al duzu ohe azpian?
Izan nuen. Eta berriz etor daiteke. Krokodiloaren liburuko azken esaldia oso garrantzitsua da: "Baina kokrodiloa itzuliko da". Hori esan nahi nuen, kokodriloak itzuli egiten direla bizitzan zehar.
Errauskineren zapata ez zen orduan kristalezkoa, larruzkoa baizik?
Okerra izan zen inprimatzerakoan. "Vaire" (larrua) eta "verre" (kristala) nahastu zituzten frantseseko bertsioa egitean. Inork ez du zuzendu. Hori da literatura, larruzkoa baino kristalezkoa dela sinestea nahiago izatea.
Abentura liburu batean Tom Sawyer izango omen zinateke. Loti ederra ez. Printzea bai.
Beti iruditu zait garrantzitsua norbera bere bizitzaren jabe izatea, abentura zalea, independentea izatea. Bizitzan aurrera egiten jakitea. Hori defendatu dut bizi guztian, eta hori gehiago da Tom Sawyer printzesa baino.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.