Astekaria

 Ezpalak 

Hitz bitan

Irudia


2021. alea
2005-12-25
alde 0    kontra 0

Joxe Mari Carrerek hitzok izkiriatu zituen Hikan: «Premiazko antzerkia egiten dugu Euskal Herrian. (...) Inoiz baino antzoki publiko gehiago dago. Inoiz baino azpiegitura publiko gehiago. Horietara heltzeko garaian ordea, trabak askotan gaindiezinak dira. Antzerki talde edo konpainia batek, antzezlan bat sortzearen zurrunbiloan sartuz gero, berak eta berak bakarrik egin beharko du apustua, askotan itsua, izan ere ez baitu jakingo hartutako lan hori ustezko publikoarengana eramateko aukerarik emango ote dioten».

Beatriz-D margolariak Garari esanak: «Nik ez dut inoiz izenik jartzen (koadroetan). Izen bat jartzen badut, itxiera bat da, izena jartzen badut irakurketa ardatza emango dut automatikoki eta automatikoki ikusiko duzue nik ezarri dudana eta niretzat margolana zuek zarete (ikusleak), zuek ikusten duzuena, nire ustez, hori da interesgarria».

Joseba Zulaikak adierazpenok egin zizkion Diario de Noticias de Alavari: «Gu gara euskal kulturaren ingelesezko atea, mundu globalera zabaldu ahal izateko euskal kulturari itzulpena egiten diogu guk (...) Gure merkatua Estatu Batuetan dago gehienbat. Baina Euskal Herriko Unibertsitatean ingelesa sartzen den neurrian gure liburuak aitzindariak izan daitezkeela uste dut».

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2020
 
azala2019

2021 zenbakia.
2005ko abenduaren 25a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia