2005-12-25 |
Nafarroako gobernuak euskaltegiekiko duen diru laguntza publikoen politika salatzeko manifestazioa hastear ziren Iruņeko udal plazan hilaren 17an. Arrazoi eta, batez ere, eskubide osoz egindako salaketa. Eta Iruņean gisa honetako irudiak oraindik oso ohikoak badira ere, ez da erraz ohitzen halako bilkurak -eta beste asko- beren tresna guztiekin erasorako prest diren polizia nazionalez inguratuak ikustera.