Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-12-11 -- 2019.zenb

Saltzeko artea

Nagore Irazustabarrena

Baionako gatza, Donostiako auto lasterketak, Iruñeko Sanferminak, Biga espartinak, Izarra likorea... hori dena eta gehiago iragartzen dute egunotan Baionako Euskal Museoko hormek. Duela 100 urte inguruko publizitate kartel hauek garaiko euskal gizartearen isla dira, politikaren isla, aisiarena, hizkuntzarena eta, nola ez, estetikak izan zuen jauziarena.

Museora sartu eta berehala jai giroa da nagusi, Iruñea, Baiona edo Donostiako festak iragartzeko afixak baitaude ikusgai. Irudi aldetik bi dira gai nagusiak: zezenketak eta euskal folklorea. Euskara erabiltzen dute batzuetan, frantsesa eta gaztelera beste batzuetan, eta hiruak nahasten dituenik ere bada, alboan dugun Saski Naskiren afixa kasu. Festetako iragarkien artean bada negozioa egin nahi duenik ere: Izarra likoreak pikadorea erabili zuen bere kartel batean, dantzaria bestean, festa giroan baten edo bestearen zaleek kontsumi zezaten, seguruenik. Biga espartinak ere ziur egokiak izango zirela festari eusteko.

Lehen solairuan, berriz, giroa serioagoa da. Egia da euskal kultura eta turismoa saltzeko irudi eder eta alaiak erabili zituztela, baina gai politikoak jorratzean eredu gogorragoetara jo zuten; sinpleagoak dira afixa politikoak, modernoagoak.

Baina sinplifikaziorako eta geometrizaziorako joera hori orokorra izan zen arlo guztietan, Art Déco estiloa iritsi zenean bereziki. Belle Epoque-eko testuz eta irudiz jositako paper zatiak ez ziren jada hain estetikoak eta saltzeko ere ez ziren oso egokiak; irudiak deigarriagoa izan behar zuen eta mezuak arinagoa. Artearen bilakaerak publizitatean eragina zuen beraz, afixak sarritan artista handiek eskuz egiten baitzituzten. Horren adibide dira Ramiro Arruek 20ko hamarkadan Frantziako Pilota Federazioarentzat egindako kutsu modernista handiko kartelak.

Baina Arrue, Pablo Tillac edo Jean Gelos salbuespenak izan ziren, afixa gehienak Parisen diseinatu eta inprimatzen baitziren, Iparraldearen kasuan. Hegoaldeko afixak, aldiz, tradizioz Madril, Bartzelona eta Valentzian egiten ziren eta XX. mendeko lehen hamarkadatan ere horretan jarraitu zuten zezenketa eta festak iragartzeko orduan. Euskal Herriko eta bereziki Tolosako inprimategiak, ordea, indarra hartu eta gai berriak irudikatzen hasi ziren: estropadak, auto lasterketak, txirrindularitza eta politika, besteak beste. 1935eko irailean Donostian burutu ziren auto lasterketak iragartzeko afixa garai berrien erakusle izan zen. Ordurarteko irudi estatikoak alde batera utzi eta abiadura sentsazioa dario afixari, publizitateak, saltzeko arteak, gerora izango zuen abiadura iragarriz.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan