Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-12-11 -- 2019.zenb

Euskararen inguruko albiste laburrak



Ibon Sarasolaren Zehazki Hiztegia

Ibon Sarasolak Alberdania argitaletxearekin eta BBVA fundazioaren laguntzarekin Zehazki Hiztegia argitaratu du. Gaztelania-euskara formatua dauka eta 100.000tik gora sarrera. Hiztegi hori egiteko Sarasolak oso kontuan hartu du bere gidaritzapean argitaratu berri den Orotariko Euskal Hiztegia.


Bilboko Kafe Antzokiak 10 urte

Abenduaren 15ean Kafe Antzokiaren 10. urteurrena ospatzeko jaia egingo dute. Abenduaren 15a baino lehen eta ondoren ere, urte osoan bezala, baina urteurrena gogoan, ekitaldi mordoa antolatu dute Kafe Antzokian. Antzerkia, kantua, dantza eta bertsoak izango dira besteren artean. Egitarau osoa aurkituko duzu www.kafeantzokia.com-en.


Euskalgintza sindikalgintzan

Manu Robles-Arangiz Institutuak Euskalgintza sindikalgintzan txertatu (II) liburua argitaratu du. Lan mundua eta Euskal Herriko kulturgintzan diharduen jendea hurbiltzeko asmoz 2004an hitzaldi sorta antolatu zuen institutuak eta orain bigarren liburua argitaratu du. Koldo Izagirreren (Greenwichekoa ez da meridiano bakarra) eta Kike Amonarrizen (Lan munduak zabalduko al du euskararen etorkizunaren atea?) hitzaldiak daude liburuan eta Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagak botatako bertsoak eta egindako solasaldia. Lehenengo liburuan Jon Sarasua, Martxelo Otamendi, Bernardo Atxaga eta Joan Mari Torrealdairen hitzaldiak jaso zituzten.


Zuzenbideari buruzko aldizkaria euskaraz

Lehenengo aldiz Zuzenbidearen Euskal Akademiak Aldizkaria izeneko agerkaria euskara hutsean argitaratu du. Urtean argitaratzen dituen lau aldizkaritatik bat euskara hutsean egitea da 2003. urtean euskal zuzenbidea ikertu eta zabaltzeko asmoz sortu zen akademiaren helburua. Sailaren zazpigarren zenbakiarekin lortu dute hori. Besteren artean, 7. zenbaki horretan idatzi dute F. Javier Arrieta, Alberto Atxabal, Andres Urrutia, Esther Urrutia, Santiago Larrazabal eta Jon-Mirena Landak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan