Anjel Lertxundi2005-12-11 |
Orain arte lurraldetasun fisikoak -«gu gara zazpi probintzi» kantatzeak- indar handia zuen, horrekin lurraldetasunari ematen ari gara gure etorkizunaren giltza. Ez naiz auzi horri garrantzia kentzen hasiko, baina lurraldetasun fisikoaz gainera, garrantzi betea du lurraldetasun birtualaren konkistak ziberrespazioan. Hor ez dagoena, ez da; hor ez bagaude, gureak egin du. Joanak dira familiak, kaleak eta elizak hizkuntza baten transmisioa guztiz ziurtatzen zituzten garaiak. Aspaldi ikusten ari gara eskolak, eman dezakeen guztiarekin ere, badituela bere mugak transmisioari dagokionez. Badakit teknologia berriak ez direla panazea, baina badakit ziberrespazioan geure zortzigarren lurraldea bilatu gabe ez dugula ezer lortuko.
Euskarari eta euskal kulturari eutsi nahi badiegu, ezin dugu beste hizkuntzen eta beste iniziatiben maizter izan. Iniziatiba partikular askok ikusi du hori eta ezingo diegu sekula behar bezala eskertu gaur egun euskarak eta euskal kulturak Interneten duten tokia. Ez da, ordea, inondik ere aski. Hor gero eta presentzia handiagoz egoteaz gainera, egote horri etekin kulturalak eta etekin ekonomikoak ateratzen jakin behar dugu. Baliabide ekonomikoak behar ditu euskarak, baina, aldi berean, gero eta gaiago da euskara aurrez egindako inbertsioak itzultzeko. Teknologia berriek eta Internetek bide horretan jarri behar dute, Internet, beste gauza askoren artean, bai baita merkatua ere.
Handi inaurkinak
Kolore anitzeko hiritar kikirrikiok geure zirinekin sortu dugun ukuiluko usaina ez da bidaide onena bakea lortzeko: hartuta gauzka kiratsak, soin-arropatan daramagu. Baina sudurra esaten ari zait handi inaurkinen garaian gaudela; gainetik kentzen hasiak garela besteei buruzko topiko eta aurreiritzien simaurra.
Handi inaurkinak egin, airea garbitu, arnasa sakon hartu, eta galdetu: zein baldarkeriak eraman gintuen hainbeste inaurkin pilatzera?
Geschichtsmüde
Ez da harritzekoa hitza zaharra izatea, historiak, historia denetik, beti eman dizkigu-eta nekatzeko motiboak. Baina alemanek bakarrik izendatu dute ulertzen nahiko erraza den kontzeptua. Beste hizkuntzetan horrelako hitzik ez izateak ez du esan nahi hitzak deskribatzen duena ezagutzen ez dugunik.
Hilkutxarekin egindako sehaskarena
Izugarrikeria, egunerokotasun bihurturik. Bizitza oso latza baita, umeak zailtzeko pedagogia klase hori nagusi zen garaietan nagusi zen ipuinen bidez bizitzaren alde latzena erakustea ere. Askotan, krudelkeria osoz. Andersen-en Zapata gorriak ipuinean hankak mozten dizkiote neska koskorrari beti dantzan eta pozik dabilelako.
Halako jokabideak oso normalak izango ziren seguru asko, baina beren sentiberatasuna urratua sentitu zuten bakan batzuek bakarrik kontatu dizkigute eguneroko esperientzia eta irudimenezko asmazio haiek.
Ezbeharrik ez balitz bezala bizi? Bizitzak aurrera segitzen baitu, bihur dezagun urkamendia txotxongiloen eszenategi, sehaskaren pozari eman diezaiogun hilkutxaren ilundura.
Protesta
Huts eta bete
- Hutsa, hutsa, hutsa...
Matisse, gehiago ezinda, inguratu zitzaion eta hatza jarri zuen kritikariaren lokian, eta haren buruko zerrautsa juzkatu zuen: hutsa, hutsa, hutsa... Gero, hatza kritikariaren sabelera eraman, gerrialde ganzdunean hondoratu eta, ahots gora, aretoko guztiek entzuteko moduan: betea, betea, betea.
Adiskide batekin anekdota komentatzen nuelarik, hizpide izan dugu zenbat liburu galduko den Durangoko zalapartan, zenbat liburu geldituko den kritika bat, ez ona ez txarra, jaso gabe...
Latza behar du. Baina gozoa behar du, bestalde, inprentatik atera berri den liburuaren usainak edo blog baten eremuan isuritakoaren isiltasun kosmikoak, horren guztiaren jakinaren gainean egonda ere hainbeste jendek ilusio guztiz idazten segitzeko...
Durango
Aurten ez dit inork deitu oraindik.