Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 10:55:57
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-12-04 -- 2018.zenb

artikulu nagusira itzuli
Arroiletako bizidunak


Zaila da harri biluziaren gainean bizitzea. Baina badira arroiletan bizitzera erabat moldatu diren izaki bizidunak. Bada bat, duela urte mordoa onddo eta alga elkarketaz osatua: likena. Likena hiltzean, bertan geratzen den gai organikotik, lurzorua sortzen hasten da. Lurzoru urri horren gainean, alde hezeenean, goroldio eta iratzeak hasiko dira bizitzen. Lurzorua lodiagoa den lekuan berriz, zuhaitz eta zuhaixkak haziko dira: ezpela, ipurua...

Arroiletako ibai bazterrean, lurzoru hezean edo putzuz betetakoan, ur ertzean bizitzera egokitu diren landareak topatuko ditugu. Sustrai sakonekoak eta malguak izan ohi dira, ibaiaren erasoei aurre egiteko. Azkar hazten diren espezieak izaten dira eta birsortzeko gaitasun handia dutenak. Uretatik gertuen sahatsak, urritzak... biziko dira. Urrunago makala, haltza... eta urrunenak lizar eta zumarrak.

Ekosistema honetan bizi diren beste bizidun batzuk animaliak dira. Hegaztiak arroilako horman dauden amilburu eta erlaitzetan bizi dira. Besteak beste, saia, saizuria, belatz gorria, arrano beltza... Horma aterbea, habia eta lo egiteko lekua da beraientzat. Hanka motzak, atzapar zorrotzak, mokoa luze eta gakotua... moldatuak daude amildegietan bizitzeko.

Arroiletako baso txikian berriz, hegaztietan, larre buztanikara, ur zozo, txonta, belatxinga moko horia... bizi dira. Ugaztunetan azeri, basurde eta lepazuriak...

Baldintza gogorrei aurre eginez bertan bizitzea hautatu duten bizidunak dira. Harritzekoa ez da, parajea izugarria baita. Orain arte behintzat hala mantendu da eta bertako biztanleek aholku hau eman digute: "Ezinago eder izanagatik, güne berezi hau xabor da: alkareki zain dezagün".


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan