Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-12-04 -- 2018.zenb

Euskararen inguruko albiste laburrak



Bidasoamedia.info astekari digitala sarean

Pausumedia elkarteak, Antxeta Irratiaren laguntzarekin, sortu du Bidasoamedia.info izeneko astekari digitala. Euskara hutsean da eta Hendaia, Biriatu, Pausu, Hondarribia eta Irungo informazioa sareratzen dute. Eguneroko berriak eta hainbat gai bereziri buruzko atalak irakurri ahal izango dira. Oier Imaz irundarrak eta Haritz Zubelzu hondarribitarrak filosofiari buruzko Antzerki magikoan solasean izeneko atala egingo dute, Juan Mari Sarasola irundarra nazioarteko gaiez arituko da Zokoburuko dunetatik atalean eta Iker Garaialde hondarribitarra teknologia berriei buruz arituko da Teknikaren Hackelarrea atalean.


Urruņako eta Ziburuko ikastolen aldeko jaialdiak

Urteak dira Goierriko ikastolak, Urruņako Ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioa elkarlanean ari direla. Iparraldeko ikastolen egoera zaila kontuan hartuta, hainbat jaialdi antolatu dute 1997az geroztik Urruņako eta Ziburuko ikastolak diruz laguntzeko. Goierriko ikastolek eta Hazia elkarteak abenduaren 4an Urruņako elizan kantaldia antolatu dute. Urtarrilaren 7an berriz, Ordiziako Majori kiroldegian kantaldia eta pailazoak izango dira. Lortutako dirua Urruņako ikastolari (sei gela erantsi nahi dizkiote oraingo eraikinari) eta Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioari (eraikin berria egiten ari dira) laguntzeko izango da.


16 urteko ikasleak euskara ikasita utzi behar al du eskola?

Besteren artean, galdera hori egin diote 11.984 laguni EAEn, Eusko Jaurlaritzako Euskal Gazteen Behatokiak prestatutako Gazteen Argazkiak 8 inkestan. Inkestari erantzun dion %93ak uste du derrigorrezko hezkuntza amaituta euskara jakin beharra dagoela (gaztelania jakin behar dela %98k uste du). Alabaina, %48ak baino ez du uste derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan euskaraz badakitela edo jakingo dutela.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan