Eider Garaikoetxea
"Inoiz gertatu zaigu, antzezlana bukatuta, oihalaren atzealdetik atera eta agurtzera irtetean, umeak zur eta lur geratzea, txotxongiloak benetan bizirik zeudela uste baitzuten", kontatu digu harro Antoine Bastero Antzezkizuna taldeko arduradunak. Umeak ez ezik, aurreiritziak bazter utzi eta halako ikuskizun batez gozatzeko hautua egin duten helduek ere hori azpimarratu digute: xarma berezia dute txotxongiloek. Izan ere, bihotz eta bizi gabeko objektuak bihozdun, bizidun bihurtzeko abilezia dute txerpolariek eta txotxongilogintzan dabiltzanek. Ez da marka makala, gero. Hori horrela, hari, hagatxo eta eskularruen atzean dagoen mundua deskubritzea deliberatu dugu. Hona atzemandakoaren emaitza.
guztia irakurri