Astekaria

 Hiruko Txikian 

Parisko inguruak sutan

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2017. alea
2005-11-27
alde 0    kontra 0

Jarraitzen du. Su hau ez da Montparnasera iritsi. Ez eta Odeon ingurura. Bastillako aparkalekuetara ez da suhiltzailerik agertu. Izan ere, bisai kolore iluna gutxi dabil paraje horietan. Eta dabiltzanak, arbaso eta guraso txintxoen ondorengoak dira, aita bereko ama ezberdineko anaiak eta arrebak ez dituzten esanekoak alegia. Beharrik, Lan ministroa den Gérard Larcher -ez dugu txiste errazik egingo bere abizenarekin- argiak, beste inork ez bezalako ausardia adimentsua erakutsiz tamainako arazoaren gako berri sakon horren berri eman digula jakitera. Poligamia dugu gazte gaizkile desetxekotu horien psikopatiaren oinarria. Aita poligamoaren ereduak sortu portaera antisoziala omen, gazte horiek lanik ez aurkitzearen zergatia. Ez da agintarien frakasoa, ez da klase arazorik, eredu ekonomiko sozialak ez du horretan zer ikustekorik. Garai bateko gure auzotan bezalaxe, langile poteo-zaleak aitak, etxe-garbitzaileak amak eta gazteak kaleko nagusi. Hiriaren erdialdekoak aldiz, neskameak etxean eta gurasoak okupatuta zituztenak bereziki arbasoen negozioei eusten eta beren adarrak zorrozten, ez zuten grisen aurkako kalejiretan parte hartzen. Ez zuten ogibidean arazorik izaten. Estudiante eternalak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2016
 
azala2015

2017 zenbakia.
2005ko azaroaren 27a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia