Erabili dudan «Euskaltegia hiztun bila» goiburua ez da izenburu berria euskaltegien helburua azaltzeko. Iturri zaharretik ur berria atera ohi den modura, ordea, euskaltegien helburu zaharretik jardun berria isurtzen ari dela antzeman genuen Durangon, azaroaren 10ean Mintzapraktika egitasmoak: erabilera lantzeko tresna eraginkorrak izenburupeko jardunaldietan.
Iñaki Arruti2005-11-27 |
Gaia ez da hizkuntza-politikaren karpeta nagusietan egon ohi dena, baina bere txikitasunean hizkuntza-komunitatearen etorkizunean esanahi handiko osagaiak behintzat badituela sumatu genuen Durangon bildu ginenok. Hizkuntza-politikaren karpeta nagusietan idatzita daukagunez, euskaltegien zeregina ahalik eta hiztun gehien, ahalik eta azkarren eta ahalik eta onenak osatzea da. Baina nola?
Gelako metodologia
Gelaren pisua
Berezko harreman-sareak
Pellok hori idatzi zuenean, eskola-umeez/gazteez ari zen, baina iruditzen zait berdin dela baliagarria "eskola" jartzen duen tokian "euskaltegia" jarrita.
Horiek horrela, badira hiru galdera berri: ikasleak baliatzen al ditu bere harreman-sareetan (familian, lanean, lagunartean...) euskaraz egiteko izan ditzakeen aukerak? Zein zailtasunekin egiten du topo bere harreman-sareko euskaldunekin euskaraz egiterakoan? Euskaltegiak lagun al diezaioke ikasleari kide euskaldun horiekiko harremanetako hizkuntza-ohiturak aldatzeko ahaleginean?
Harreman-sareetarako metodologia
Hizkuntza-ohiturak aldatzea zeregin zaila da, baina nola egin ikertzera, esperimentatzera eta "didaktizatzera" iritsi behar dugula iruditzen zait.
Mintzalaguna
Gehienetan diot, beti ez duelako izen bera (berbalaguna, solaskide...), beti ez direlako euskaltegiko ikasleak, beti ez direlako kide kopuru beraz osatzen taldeak, beti ez direlako maiztasun beraz elkartzen eta beti ez direlako baliabide berak izaten gauzak egiteko.
Durangoko jardunaldietan, jabetu ginen programa bakoitzak badituela bere ezaugarri eta nabardurak, baina, batez ere, konturatu ginen hezurdura berekoak direla.
1991n Donostiako Bagera elkarteak abiatutako Mintzalagunaren antzeko egitasmoetan, mila kidetik gora biltzen dira gaur egun.
Etorkizuna
Lehenik eta behin, helburua du ona. Ona osatzen ari den hiztunarentzat, ona osatzen lagun dezakeen hiztunarentzat eta, ondorioz, ona hizkuntza-komunitatearentzat. Bigarrenik, adostasun handia dagoela iruditzen zait egitasmoan parte har dezaketen erakundeen artean. Eta, hirugarrenik, eta hau gutxitan gertatzen da, merkea da.
Eskuliburua
Zeregin batzuk
Erein, euskaltegietan (euskaltegien sareetan) ereitea komeniko litzateke, hasteko, hausnartuz: hiztunak osatzeko prozesuaz, erabilera eskaintzeko aukeraz, hori egiteko moduaz...
Erein, euskara-elkarteetan ere ereitea komeniko litzateke. Adibidez, horrelako programen interesa aztertuz, bazkideak horrelako egitasmoetan parte hartzearen abantailak aztertuz (parentesi artean esanda, ez al du gaur egun euskal hizkuntza-komunitateak -toki askotan- beharrezkoagoa, orain arte egin ohi izan diren gauzetan -dirua, sinadura, antolakuntza-lanak...- arituko diren pertsonak baino, harreman-sareetan hizkuntza-ohiturak aldatzen arituko diren euskaltzaleak?).
Erein, Topaguneak ere erein dezake egitasmoari ekintza (eta izen?) batasuna emanaz. Oraingoan ere, katalanek, gu baino beranduago hasi arren, Voluntaris per la llengua txapelarekin, gauzak hobeto nola saltzen diren lekzio txiki bat eman digute eta Europako Batasunak saritu ditu hizkuntzak ikasteko 50 metodo onenen artean kokatuz. Eta erein dezake egitasmoaren barrunbeak gehiago hobetuz: "euskaldun zaharrak" lortzeko eta hezteko sistemak, programa gestionatzeko aplikazio informatikoak...
Eta, erein, administrazioak ere erein behar luke. Udalek, adibidez, herrietan programak finantziatuz. Aldundiek eta gobernuek, berriz, esate baterako, azpiegitura profesionalak, ikerketak, materialen sorkuntza, prestakuntza eta antzekoak lagunduz.
Hizkuntza-komunitatea
Eta, amaitzeko, euskal hiztun bagarenok (izatera iristeko ahalegin berezirik egin ez dugunok bereziki) euskal hiztuna izateko bidean abiatu den horri, hasteko, aitortu egin beharko genioke egindako ahalegina. Aitortzeaz gain, harrera ona egitea ere tokatzen zaigu, merezi duelako. Eta mintzalaguna izatea ere komeni zaigu, mintzatzeko laguna komeni zaigulako.