Erromatar asentamendua: itsasotik penintsularako sarrera


2005eko azaroaren 27an

Bizkaiko aztarnategirik handiena dago Foruan. Kristo ondorengo I. eta V. mendeen artean bizi izan zen jendea han eta burdina landu eta saldu egiten zuten foruarrek. Historiak jasotzen duenez, burdina forjatzen aritzen ziren Foruko bizilagunak, izan ere, forum edo merkatu hori itsasotik penintsularako bidean truke-gune bihurtu zuten. Foruara Ebro bailarako salgaiak iristen ziren eta itsasoz eramaten ziren eta baita alderantziz ere. Gaur egun bidearen alde bietan ikusten dira orduko eraikinen egiturak.
Elexalde mendixkaren inguruko aztarnategi honetan hogeita bi urtez ari dira aztarnak ikertzen, Bizkaiko Foru Aldundiaren zuzendaritzapean. Bidearen ezkerraldean pasagunearen parean irudiak eta azalpenak jasotzen dituzten panelak jarri dituzte. Eskumaldean, pasagunea ere badago, baina hantxe ari dira oraindik ere lanean, Mikel Unzueta teknikari arduradunak lagunduta.
K.o. I. mendetik V. mendera bitarteko foruarrek erabili zituzten zeramikazko eta beirazko ontziak eta bestelako erremintak Bilboko Arkeologia Museoan daude ikusgai. Aldundiaren asmoa, Bizkaiko Arkeologia Museoa egiten denean aztarna guztiak hara eramatea da.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2006ko udaberrirako ikasleentzako txango gidatuak antolatu nahi ditu, aire zabaleko aztarnategia bisitatzeko. Hala ere, oraindik ikusteko dago nola gauzatuko den hori.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arkeologia
Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Neolitoko piragua sofistikatuak

1992. eta 2006. urteen artean, Erromako Bracciano lakuko uretan, Neolito goiztiarreko La Marmotta aztarnategia industu zuten. Berriki, Plos One aldizkarian han aurkitutako bost piraguen inguruko ikerlana argitaratu dute. Ontziak 7.000-7.500 urte inguru dituztela ondorioztatu... [+]


10.000 urteko harresia

Mecklenburgeko golkoan, Baltikoko uretan, ia kilometro bateko harrizko egitura bat identifikatu zuten arkeologoek 2021ean. Orain diziplinarteko ikerlari talde batek harresiari buruzko ikerketa argitaratu du PNAS aldizkarian.

Egiturak 10.000 urte inguru ditu eta gizakiak egina... [+]


Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


Ahaztutako Erdi Aroaren bila Abrisketan

Urtarrila ez da sasoi goxoa izaten indusketa arkeologikoak egiteko baina, aurtengo eguraldi aldrebesa tarteko, lanak erritmo onean burutu dituzte EHUko Ondare eta Kultur Paisaien ikerketa taldeko eta Ondare Babesa enpresako langileek Abrisketa auzoko San Pedro ermitan,... [+]


Eguneraketa berriak daude