Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2015. alea
2005-11-13
alde 0    kontra 0

Txalo ekoiztetxeak El hombre de los dados komedia estreinatu berri du. Ramón Barea arduratu da George Cockcroft dramaturgo eta psikiatraren izen bereko eleberria egokitu eta zuzentzeaz. Mikel Losadak jokatzen du rol nagusia eta beste sei aktore izango ditu ondoan. Juanlu Escudero, Irene Bau, eta Begoña Bilbao tarteko.

Andra Mari Galdakaoko dantza taldeak 50 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko, hasierako eta gaur egungo kideek emanaldia eskainiko dute azaroaren 26an, Galdakaoko Urreta kiroldegian.

Juan Kruz Igerabidek Hauts bihurtu zineten (Alberdania) helduentzako nobela plazaratu du. Frankismoaren azken urteak eta Trantsizioa ditu eszenatoki, Euskal Herriko auzo txiki batean lekutzen den nobelak.

Baleuko ekoiztetxeak Olentzero eta subilaren lapurreta animazio filma estreinatuko du zinema aretoetan abenduan. Unai Iturriagak idatzi eta Juanjo Elordik zuzendutako istorioa 2003an Baleukok egindako Olentzero, Gabonetako ipuinaren segida da.

Raul Urrutikoetxea (1962-2002) artistaren atzera begirako Joan etorria erakusketa-omenaldia jarri dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. 68 pintura eta 10 eskultura bildu dituzte.

Yolanda Arrietak Gatzaren atzetik saiakera idatzi eta autoeditatu du. Mari-Xor ipuinean oinarrituta, emakumeek euskal ipuin herrikoietan duten irudia aztertu du.

Mikel Gorosabel Nortonek Barne Records diskoetxea sortu du David Otaegi musikariarekin eta lehen bakarko diskoa plazaratu du: Kale artean. Popa eta technoa landu ditu bertan, besteak beste.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2014
 
azala2013

2015 zenbakia.
2005ko azaroaren 13a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia