Katixa Garate2005-11-13 |
Eskulangintza XXI. mendean Musika garaikidea Bilbo eta Gasteizen
Euskal zinema Lekeition
XIX. mendeko eta XX.eko lehen lau hamarkadetako Euskal Herriko kartel publizitarioak ikus daitezke, Baionako Euskal Museoan zabaldu duten Euskal Herriko Afixak. XX. mendearen hasiera erakusketan. Publizitateak izan duen garapena ikusteko aukera ona da. Bilbo, Donostia, Iruñea eta Baionako jaien programak aurkeztuen dituzten afixak, kirol ekitaldienak, espartinenak nahiz gatzarenak... denetarik dago. Batzuk gaztelaniaz, beste batzuk euskaraz eta bestetzuk frantsesez daude eta hiru hizkuntzak uztartzen dituenik ere bada. Urte amaierara arte egin daiteke bisita. Txotxongilo festa Bilbon Azaroaren 14tik 20ra era guztietako txotxongilo ikuskizunak eskainiko dituzte Bilboko XXIV. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian. Bertako nahiz kanpoko taldeek parte hartuko dute. Panta Rheik Alaia antzeztuko du, Azikak Barne Iluna, Kubako Pálpito taldeak Con ropa de domingo, Galiziako Cachirulok La piedra que arde... Itzal bidezko txotxongiloen eta paperezko antzokien gaineko bi ikastaro izango dira, halaber. Aurten txotxongiloen arloan 25 urte bete dituen Antzezkizuna taldea omenduko dute. Eta txotxongilo ugari ikusteko parada izango da, Barrainkua kultur etxean jarritako erakusketan. * * * * * * * * * * * * * * *
Elkar Fundazioa da Euskalgintza Elkarlanean fundazioaren izen berria. Irudi bateratua eskaini nahi du Fundazioak eta, hala, Elkar izena hartu dute Bilintx, Xalbador, Xalem, Mattin... denda ohiek. Fundazioaren baitan, banaketara dedikatutako enpresek ere Elkar izena hartu dute. Diskoetxe eta argitaletxeen izenak bere horretan mantendu dituzte: Oihuka diskoetxea, Elkar argitaletxea, Sua Edizioak... Gaur egun, 450 lagun ari dira Elkar Fundazioaren barruko enpresetan.
Gidoigileak batu dira. Umiliatuta, gaizki ordainduta eta ignoratuta sentitzen dira zinema eta telebistako gidoigileak. Eta horrexegatik Ikus-Entzunezko Gidoigileen Elkarteen Federazioa osatu dute Madrileko, Kataluniako, Galiziako, Valentziako eta Euskal Herriko elkarteek. Besteak beste, pelikularen aurrekontuaren %3a eta DVDen salmenten egile eskubideak jasotzea aldarrikatu dute.