Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-11-13 -- 2015.zenb

artikulu nagusira itzuli
Ballet Biarritz, Thierry Malandain eta Mozart

Ballet Biarritz Junior martxan jartzeak ez du esan nahi Ballet Biarritz bera, BBj jaio berriaren senide nagusia, geldi egon denik. Iragan urrian estreinatu zuen Mozart Ballets produkzio berria Thierry Malandainek zuzentzen duen Nazional eta Mugazgaindiko Zentro Koreografikoak. Bi zati ditu W.A. Mozarten musikan oinarritutako lan honek.

Batetik Mozart ą 2k Mozarten orkestra eta piano kontzertuak eta Thierry Malandainen koreografia erabiltzen ditu bost bikoteren pasio eta oinazeak irudikatzeko. Bestetik, Les Petits Riens (Hondar Txiki Batzuk) sorta dago, hau ere Mozarten musikaz eta Thierry Malandainen koreografiaz osatu dute. Lan hau Jean-Georges Noverrek sortu zuen Parisen 1778an, Mozart gaztearen musikaren gainean eta maitasunaren gaziak baino gozoak kontatzen ditu. Ballet Biarritzen asmoa ez da Noverreren lana zehatz-mehatz errepikatzea, egileak bere lana inprobisaziotzat jotzen baitzuen. Thierry Malandainen beraren hitzetan, Noverre «birtuosismoaren kontra agertu zen eta bere esanetan eskola-dantzaren oinarrizko arauak dantza espresiboaren zerbitzura jarri behar ziren». 16 dantzarik parte hartzen du lan honetan.

Ballet Biarritz eta BBjren ekitaldi guztien berri jakin nahi duenak (emanaldiak, entseguak, mintegiak, mintzaldiak...) www.balletbiarritz.com web orrialdera jo dezake.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan