Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-11-13 -- 2015.zenb

Joxerra Garzia

Hasiera berdina dute Txirritaren bertsoak eta ETBren iragarkiak: andaluziar bat Euskal Herrira dator, han ez daukan zerbaiten bila. Lan bila bata, gatz eta piper bila bestea. Txirritarena "haizeak biali du/handikan honuntza"; iragarkikoa kamioiz iristen da gurera, baina txoro-haizea gidari duela.
Andaluziar jendearekiko ikusmoldea topikoa bezain makurra da bietan: Txirritak -nork eta Txirritak!- alferrarekin identifikatzen du, eta iragarkiak berezko graziarekin. Barkagarriagoa iruditzen zait Txirritarena, pertsona jakin batez ari baita; iragarkiak, aldiz, propio asmatutako andaluz (kontra)topiko bat aurkezten digu, horrelako saltsatan sartzeko inolako beharrik gabe.
Zierto dakit inolako borondate txarrik gabe egindako iragarkia dela. Hori baino ziertoago dakit, ordea, iragarkiak gazteleraz eginak izateak arrisku latzak dakartzala. Batetik, euskarazko bertsioa azken unerako uzten da, eta, onenean, batere gatzik eta piperrik gabekoak izan ohi dira. Bestetik, hizkuntza bakoitzak bere mundua ezartzen du, nahi ez dela ere. Euskaraz, nekez iritsiko ginateke Andaluziaraino grazia bila.
Kontuak kontu, indarra duten euskal iragarleak beren baldintzak ezartzen hasten ez badira, Txirritak bere andaluziarrak eraikitako paretaz esan zuena esan beharko dugu euskarazko publizitateaz ere: "Behera eroriko dek/ez hakiok bultza".

hemeroteka

2013. zenbakia | 2005-10-30
2012. zenbakia | 2005-10-23
2011. zenbakia | 2005-10-16
2009. zenbakia | 2005-10-02
2008. zenbakia | 2005-09-25
2007. zenbakia | 2005-09-18
2005. zenbakia | 2005-09-04
2003. zenbakia | 2005-07-31
2001. zenbakia | 2005-07-17

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan