Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-11-13 -- 2015.zenb

Joxe Mari Ostolaza

Ez nuen ezagutzen, nahiz guk bezala Ibardineko uretatik edan. Berak Berako oinean, guk Urruņakoan. Berak Espainiakotik, guk Frantziakotik. Erdian, kaskoan, bentak, erdibituak bizi garenaren lekukoak, ikuilu kontrabandoaren merkatal guneak. Funtzionatzen die, eta behar dute berea gure euskal zaurian pozoia eman eta sakontzeko. Guardia zibil, polizi, militar, funtzionari frankista eta enparatu ohien oinordekoak ditugun gehiengo komertziantearen parajean zintugun zu Euskal Herriaren ordezkari, mendi beraren haranetakoak batera bizitzeko ahalegin horretan akabatu zaituzten hori. Hori zuten hain zuzen eraman ezinekoa, arbasoengandik inkubatuta jasotako birusa, bakean utz gaitzaten eragozten dien eritasuna. Bortxaz eraman zintuzten, eta torturatu ohi duten eran. Kartzelara kondenatu ere. Duela bederatzi hilabete libre utzi zintuzten, mila eta hirurehun bat egunez zure onenak ziegetako bakardadeetan utziak zenituela jada. Ez zuten aski horrekin. Gehiago behar zuten. Kartzelara berriz. Urrun eta bakartua. Ataka horretatik pasatako edonork daki, bere buruaz beste egitea dela tortura hori gainditzeko eratako bat. Espainia eta Frantziako Gobernuetako arduradunek ere bai. Jakitun ziren eta kondenatu zintuzten urka-ziegara.

hemeroteka

2014. zenbakia | 2005-11-06
2013. zenbakia | 2005-10-30
2012. zenbakia | 2005-10-23
2011. zenbakia | 2005-10-16
2010. zenbakia | 2005-10-09
2009. zenbakia | 2005-10-02
2008. zenbakia | 2005-09-25
2007. zenbakia | 2005-09-18
2006. zenbakia | 2005-09-11
2005. zenbakia | 2005-09-04

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan