Astekaria

 Termometroa 

Mahatserriko euskaldun urrientzat «Berton» aldizkaria

Berton aldizkariak, Bilboko Mahatserrian argitaratzen den agerkariak, zortzi urte beteko ditu hilabete gutxi barru. Oraintsu, hilabetekariko edukiak Internetenjartzen hasi da Batana Batu Kultur Elkartea. 125.000 biztanleren artean20.000 euskaldun bizi diren tokian ari dira lanean.

Zihara Enbeita

Zihara Enbeita


2014. alea
2005-11-06
alde 0    kontra 0

Orain Bilbo barruan dago, baina 1925. urtera arte herri independientea izan zen Begońakoa. Mahastiz inguratutako baserriak baino ez zeuden garai hartan. Txakolin asko eta ona egiten omen zuten bertan. Hortik Mahatserri izena. Gaur egun, berriz, auzo erraldoiek osatzen dute paisaiaren zatirik handiena: Uribarri, Zurbaran, Begońa, Otxarkoaga, Txurdinaga, Santutxu, Solokoetxe, Bolueta... Denera 125.000 pertsona bizi dira auzo horietan eta hortik 20.000 inguru dira euskaldunak. Auzotik auzora alde handia dago hala ere. Zenbait auzotan, Otxarkoagan kasu, euskaldunen kopurua oso txikia bada ere, Begońako basilika inguruan, aldiz, %20tik gora dira euskaldunak. Bilboko beste leku batzuetan ez bezala, Mahatserrian euskara ez da guztiz galdu. Batez ere Otxarkoaga eta Artxanda inguruko magaletan euskaldun zaharrak bizi dira, euren seme-alabei euskara transmititu dieten euskaldunak.

Testuinguru horretan sortu zen Berton, Mahatserriko aldizkaria, orain dela ia 8 urte. Euskarazko hedabide baten beharrizana ikusita, Otxarkoaga eta Txurdinagako euskaltzale talde bat eta kazetari gazte batzuk elkartu ziren. Lan horretarako Euskal Herriko beste bazter batzuetako herri aldizkarien eredua hartu zuten kontuan. Batzar asko eta lan handia egin ondoren lehen zenbakia kaleratu zuten, 1998ko otsailean. Azaleko protagonista Julio Ibarra telebista aurkezlea izan zen. Dohainik banatu zuten lehenengo zenbaki hura eta urteko 1.000 pezetako kuota ezarri zuten gerora. Harrezkero 80 zenbaki argitaratu dituzte Batana Batu Kultur Elkartekoek.

Dozena bat lagunek osatzen dute Bertoneko lan taldea. Zazpi lagun daude erredakzioan eta dozena erdi bat dira kolaboratzaileak. Langileetatik bi egun erdiz ari dira lanean kontratupean, eta argazkilari zein maketatzaileak ere zerbait jasotzen dute. Gainontzekoak borondatezko langileak dira. Ia zortzi urte hauetan, lan taldea aldatzen joan da eta bakarra da sorreratik dagoena.

Aldizkariaren edukiak ere aldatzen joan dira, baina Hektor Ortega zuzendariaren esanetan, neurri handi batean hasierako edukiak eta egitura bere horretan mantendu dituzte. Aldaketak beste bi alorretan izan dira: «Batetik profesionalizatze bidea hasi zuela orain dela 6 urte eta horretan urrats txikiak eman baditugu ere, erabakiorrak izan dira aldizkariaren biziraupenerako. Bestetik, orain dela hiru urtetik hona doan banatzen dugula aldizkaria». Doan izan arren, harpidedun batzuek dirua ematen jarraitzen dute, laguntza moduan. Bestela publizitateak ematen duen diruaren eta diru laguntzekin funtzionatzen dute. Diru laguntzak Bilboko Udaletik, Bizkaiko Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik jasotzen dituzte.

Berton hilabetekaria da eta harpidetzen bidez banatzen dute etxeetara. Ortegak dioenez, «gutxi gorabehera 1.800 lagun dira Berton etxean jasotzen dutenak. Hasieratik hona igoera handia izan da, baina 125.000 lagun bizi dira eta kalkulatzen dugu 20.000 bat euskaldun daudela». Helburua euskaldun guztien etxeetara heltzea da, baina horretarako arazo nagusi bi dituzte. Batetik «erdal itsasoan euskaldunak non dauden jakitea zaila dela», eta bestetik oso esparru zabala dela Mahatserrikoa: «Ez da auzo bakarra, oso auzo desberdinak dira eta elkarren artean batzutan ez daukate harreman handirik. Auzoen izaerari dagokionez ere barruko bizitza dinamika oso desberdina da. Ez da eremu homogeneoa, ez dago batasunik» diosku Ortegak.

Era askotako edukiak biltzen ditu Bertonek. Azalean beti pertsonaia ezagunen bat agertzen da; Mahatserrin bizi dena edo bertan jaiotakoa. Horretaz gain, erreportaiak, auzoko taldeen jardueren inguruko artikuluak, kultura kontuak, kirolak, berri lokalak, inkesta... Atal berezi bat ere badauka Bertonek: «Begońa eta euskerea». Bertan Mahatserriko euskaldun zaharrak dira protagonista, gaur egun oraindik Begońako euskara egiten dutenak. Ortegak dioenez, «zer kontatua daukanak kontatzeko, baina bere euskaran». Bukatu dira elkarrizketak, baina hemendik aurrera historiako kontuak sartuko dituzte atal horretan.

Otsailean beteko ditu 8 urte Bertonek eta aurrera begirako helburu nagusia harpidetzak gehitzea da. Baina ez hori bakarrik, kalean euren presentzia indartzea ere bai. Horretarako, besteak beste, kanpaina berezia egingo dute.

Liburu bi

Berton aldizkaria ateratzearekin batera, liburu bi argitaratzen lagundu dute. Lehenengoa orain dela bost bat urte atera zuten. Santutxuko AEK-k hainbat mendi irteera antolatzen zituen mintza praktikarako eta ibilbide horiek guztiak batu zituzten liburuan. Ibilbideen mapak eta beste hainbat xehetasun ere biltzen ditu liburuak.

Bestetik, Asapala Kultur Elkartearekin elkarlanean Bilbotarron euskeraren zuzuan liburua eta CDa ere argitaratu zituzten. Bertan Ińaki Gaminde ikerlari bilbotarraren 25 urteko lana batzen da eta ez berarena bakarrik. Bilboren sorreraren 700. urteurrena zela-eta beste zenbait lagunekin egindako lana ere biltzen du liburuak. Beraz, Gaminderekin batera Idoia Irastortza, Edurne Bengoetxea, Esther Elgoibar, Igor Martin de Vidales eta Koldo Urrutikoetxearen sinadura ere badarama.

Internetaren menpe

Hemendik aurrera Berton interneten ere irakurtzeko aukera egongo da. Ortegak dioenez, «aspaldiko asmoa zen, baina edozelan ez egitearren eta ondo egiteko baliabide onak behar direlako» itxaroten egon dira. «Azkenean, Asapala eta Topagunearen bitartez aukera sortu zaigu eta hor gabiltza. Proba batzuk egiten aritu gara orain arte eta hurrengo zenbakitik aurrera ia artikulu guztiak interneten jarriko ditugu». Ez hori bakarrik, zenbaki zaharrak ere interneten ikusgai jartzea da euren helburua: «Badakigu lan handia dela eta kostatuko zaigula, baina konpromisoa hori da. 81 zenbakitan hainbat gauza interesgarri argitaratu dira eta gainera, horietako asko ezin dira beste inon topatu. Uste dugu ahalegin hori egiteak merezi duela». www.asapala.org edo www.topagunea.org webguneetatik sartu daiteke Berton aldizkarira.

Interneten lehenengoz argitaratuko badute ere, Bertonek oso harreman berezia dauka internetarekin. Haren menpean bizi dela esan genezake. Izan ere, Mahatserriko aldizkariak oso bidaia berezia egiten du erredakziotik harpidedunen etxeetara. Hektor Ortega zuzendariak lau hitzetan laburbildu digu: «Gure maketatzailea Segovian dago. Aldizkaria Begońako Errepublika zaharrean egiten da, maketatu Segovian eta inprimatu Gipuzkoan, Lasarten».


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2013
 
azala2012

2014 zenbakia.
2005ko azaroaren 06a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza