Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-11-06 -- 2014.zenb

Daniel Udalaitz


Oraingo Tubos Reunidos enpresak Amurrion dauzka egoitza soziala eta laneko zentroak eta jatorriz, 1892an eratu zen eta bulego zentrala Deustuko Elorrietan zeukan Bilboko Tubos Forjados enpresa historikoaren ondorengoa da. Tubos Forjadosek, hasiera hartan, burdinazko eta altzairu gozozko tutuak produzitzen zituen. 1966an, Tubos del Nervión eratu zen, egoitza soziala Amurrion zuela, eta han ipini zuten soldadura gabeko tutuak egiteko fabrika. Tubos Reunidos enpresa, legez, 1968an eratu zen eta Tubos Forjados eta Galindoko BWko tutuak egiteko planta bildu zituen. Gerora, Tubos Forjados desegin egin zen enpresa gisa, eta karterako sozietate bihurtu zen. 1982. urtean, Tubos del Nervión eta Tubos Reunidos fusionatu ziren, eta Tubos Reunidos, S.A. enpresa sortu zen. Bere hartan dirau gaur egun, hainbat sozietatetako talde baten buruzagi dela. 2004. urtean, 12 milioi eurotik gorako irabaziak izan zituen, eta aurtengo ekitaldian 20 milioi euroko marra gainditzeko asmotan dabil. Produkzioaren parte handi bat kanpoan saltzen du.


Espainiako Ararteko Enrique Mujikak jakinarazi duenez, Kataluniako Estatutu berria aldatzen ez bada, berak ere Auzitegi Konstituzionalera eramango du, egungo testua mantentzen bada, bere ustez Espainiako Arartekoa Katalunian eskumenik gabe geratuko litzatekeelako.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan