Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-11-06 -- 2014.zenb

Arrate Egaña: «Gazte aroko giroa eta bizipenak izan ditut gogoan»

Pilar Iparragirre

Nola aurkeztuko zenuke Kixmi elurpean?

Hau da gazteentzako nire lehenbiziko publikazioa, eta argitaratu dizkidaten guztien artean luzeena. Gazte aroko giroa eta bizipenak izan ditut gogoan, oso garai eta toki zehatzetan gertaturiko pasadizoak. Benetako gertaeretan oinarrituta daude; gordina eman dezake, baina halakoxea izan zen neure inguruko errealitatea. Hala ere, anekdotak gorabehera, eta inguruaz aparte, protagonistaren garapena eta peripezia interesatzen zaizkit.

Nerabeak dira zure nobelako protagonistak...
Bai. Oso aro emankorra, konplexua eta aberatsa iruditzen zait. Helduen kontuetan murgildu nahi izaten dute, baina sarritan ez dakite zuzen nola mugitu mundu horretan. Bestalde, ume giroa atzean utzi dute, baina ez zeharo, eta umekeriak egiteko joera dute oraindik. Giltzarri sasoia da. Maitasuna, errua, adiskidetasuna eta gainontzeko sentimenduak, berriak ez izan arren, nekez gobernatzen dira. Mundua ezagutzeak eman ohi duen defentsarik ez dute, ikasten ari baitira.

Drogak, arazo politikoa, abortua... agertzen dituzu narrazioan.
Garai hartako Oreretan kokatutako istorio bat faltsua irudituko litzaidake politika aipatuko ez balu, are gehiago pertsonaien adina kontuan harturik. Baina gai horiek ez dira istorioaren mamia. Bestalde, liburua ez da ez abortuari buruzko ez beste ezeri buruzko tratatu bat; fikzioa da. Hala ere, entzun dut nerabeen haurdunaldiek gora egin dutela, preserbatiboa ez delako erabiltzen.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan