2005-10-30 -- 2013.zenb
Arratzuko eliza errenazimendu garaiko oinarriaren gaineko erreforma barroko eta neoklasikoen emaitza da. Ereņoko harrobietako kareharri gorria eta Oiz mendiko hareharria erabili ziren eraikitzeko. Penditza handia zenez, terrazak egin behar izan zituzten eliza eraikitzeko. Zimendatzea ezegonkorra zela eta, horma-bular irmoak erabili behar izan zituzten gangen pisuari eusteko. Hiru nabe eta lau atal ditu, eta erdiko nabean du kapera nagusi errektangularra. Arras deigarria da elizpea, eliza osorik inguratzen duelako eta nagusiki hareharrizko harlauza erregularrez zolatuta dagoelako. Hego-ekialdean oraindik eliza atariko ohiko mahaiak dirau edo "txopitel harria" izenekoak, non herritarren erabakiak sinatu ohi ziren. Oso elementu interesgarria da korua, Bizkaiko koru barroko nabarmenetarikoa delako.
XVIII. mendean oso maiz gertatu zen moduan, egurrezko egitura zaharra, harri landuz egindakoarekin ordezkatu zuten.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa