Palestina, porlanezko kaiola
Amaia Sagasti / Igor Garmendia
Palestinako etxe, harri, olibondo eta erreka bakoitzak mila istorio ditu tatuaturik. Hasiera batean gure begiek herri bortxatutzat eta birrindutzat jotzen duten Palestinak, badu herritarren begiradetan halako indar bat. Historian zehar hainbeste sufritu duen Palestinak beti dauka oina pauso berri bat emateko prest. Eskua etxe berri bat eraikitzeko prest. Eta bihotza, beste egun batez herriaren alde borrokatzeko prest. Halakoa da Palestina. Jarraian datorren kronikaren egileek abuztuan Palestinan bizi izan zituzten egunetan, Gazako afera izan zen hizpide komunikabideetan. Gazako (Ghazzah) desegitea eta kolono israeldarrak ateratzea, okupazio israeldarraren historiaren aurkako kolpea izan zen. Baina asko ziren, Israelen deskonexio prozesua indarrak berrantolatzeko modu bat besterik ez zela izan esaten zutenak. Munduko politikariek, eta komunikabideek begirada Gazako eremuan zuten bitartean, israeldarrek Zisjordaniako lurrak okupatzen jarraitzen zuten. Inoiz asetzen ez den munstroak suntsipena eragiten duen moduan, israeldarrek Zisjordania biltzen duen harresi erraldoia eraikitzen jarraitzen zuten, munduko herrialde askoren begiradapean.
guztia irakurri