Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-10-23 -- 2012.zenb

Mundialaren

Joxe Mari Ostolaza

Atarian gaude. Futbolaz ari natzaizue noski. Eta Afrikako Melillan Europara egin nahi luketenekin gertatzen ari direnen dokumentalak ikusirik, Alemaniako futbol mundialetako sailkapenetan zaleak bizitzen ari direnak huskeriak ditugu. Pierre Wome izeneko futbolari kamerundar etorkinak, hondar minutuan penaltia huts egin eta zaleek bertan zuen patrimonioari sua eman diote. Gaitzerdi bera barnean ez zegoenean. Brasileko taldearen entrenamendu batean, hilak eta zauritu andana izan da. Eta hau, hasi besterik ez da egin. Enpresa arduradunen artean modan ditugu eliteko kirol jardunen balioak eta sistemak aztertzea, beren egituretan aplikagarriak direlakoan. Eta kirol egituretan aritutako zenbait, horren pagotxa usaindurik kurtsoak ematen dabil bere eskarmentua esportagarria bailitzan. Negozioa martxan dago. Bainan Wome ez da pateran etorritako langilea. Melillan baso soilduan zurubia egiten dabilena, ez da eliteko kirolaria. Honek pena eman bai, bainan inor ez du maitemintzen. Inork ez du jainkotzen. Ez dauka penaltirik hutsegiterik. Bestalde, enpresa komertzial batek kirol zaleek adinako pasiorik duen bezeriarik balu, pertsonak oreinen buruak genituzke, hain da erraza eta ohikoa hornitzailea aldatu eta konpetentzikoarekin adarrak jartzea...

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan