Azken hilabeteotan nazioarteko goi-bilera ugari izan da. Bilera horiek abenduan eta urtarrilean jarraituko dute, izendatzaile komun batekin: goi-bilera kapitalistak dira eta pobrezia euren aztergai nagusietako bat da. Uda ondoren, dagoeneko egin direnak honakoak dira: NBE, G-8, Munduko Bankua (MB) eta Nazioarteko Moneta Funtsa (NMF). Laster egingo diren goi-bilerak, aldiz, hauek dira: Munduko Merkataritza Antolakundea (MMA), Hong-Kongen abenduan, eta DAVOSeko Foro Ekonomikoa Suitzan. Nazioarteko goi-bilera horiek guztiak, urtez urte, munduko pobreziaz eta herrialde pobreen kanpo zorraz aritzen dira. Iritzi publikoaren begietara, ematen du pobrezia denen lehentasun eta ardura dela! Eta, hala ere, beti amaitzen dute urtez urte betetzen ez den promesaren bat eginez. Bitartean, milioika gizaki, umeak batez ere, hiesaren edo gosearen erruz hiltzen dira. Gure herrialdetik hurbil, "paradisu" europarrera heldu nahi duten hainbat pertsonen eskandalu beldurgarria ikusten ari gara, baita nola hiltzen diren edo dituzten ere. Goi-bilera horiek kapitalismoaren porrota berresten dute, sistema hori ez baita parekotasunik gabeko gizarte honi konponbiderik emateko gai.
Kanpo zorraren kasua nazioarteko hipokresia eta porrotaren adibide da. Herrialde txiroen kanpo zorra barkatzeaz hitz egiten dute, baina ez da esaten goi-bilera kapitalista horiek zenbait kontrapartida exijitzen dituztela: pribatizazioak, liberalizazioak, eta abar. Azken batean, elikaduraren subiranotasuna ukatu beharko lukete herrialde txiroek, egun nekazaritzari esker bizirauten duten arren. Horrek, gainera, herrialdeak are txiroagoak egiten ditu. Testuinguru horretan, Munduko Bankuak duela aste batzuk Boliviako, Nikaraguako eta Afrikako 38 herrialderen kanpo zorra bertan behera utziko zuela iragarri zuen. Ezin ahantz liteke, aldiz, Hego eta Ertamerikako herrialdeek dutela kanpo zorraren parterik handiena, 790.000 milioi dolar, zorra kitatzeko ordaintzen dutena baino txikiagoa izanagatik jasotzen duten laguntza.
G-8ak, munduko herrialde aberatsenen taldeak, urtero 49 bilioi dolarreko laguntza gehigarri bat emango duela iragarri zuen, baina 2010. urtetik aurrera ekingo dio aldaketarią ordurako, pobreziak 50 milioi neska-mutil hilko ditu! Gainera, igoerarena ez da egia, 20 bilioi dolar gehiago baino ez baitituzte emango. Gainerakoa aldez aurreko beste hitzarmen baten ondorioa da. Esan bezala, promesa ugari eta bete gutxiegi. Zein herrialdek betetzen du Barne Produktu Gordinaren %0,7 herrialde txiroei emateko konpromisoa? Eta hurrengo goi-bilerak ere promesak egingo ditu, multinazional handiek kontrolatutako iritzi publikoaren aurrean itxurak egiteko baino ez bada ere.
Azpiegiturak
Lemoizko zentral nuklearraren kasua gaindituta, azken boladako eskandalurik adierazgarriena Boroako zentral termikoa da, herri borondatearen aurka martxan dagoena. Borondate hori hainbat mobilizazio herrikoiren bitartez azaldu zen eta, batez ere, erreferendum bidez. Erreferendumak, gehiengo izugarri bati esker, Zornotzako herritarren ezezkoa adierazi zion zentral termikoari. Kasu horretan bezala, AHT, Pasaiako portua eta beste hainbat azpiegitura inposaketa ildo beretik datoz. Lemoizkoa etorri zen moduan. Errauskailuen bide beretik. Boroakoa izan den bezala, eta abar. Okerreko bidea!
Laborantza Ganbara
![]() |
|
||||
2012 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa