Oraingoan ere, giro politikoaren eraginak eta inmigrazioaren gaiak indar handia hartu dute ondorengo lanetan. Ikuspegi baikorrago eta ezkorragoez berehala jabetuko da irakurlea, baina, oro har, ez da aldaketa handirik aurreikusten euskal kulturaren alorrean. Hizkuntza gutxitu bati lotutako kultura izango da, sorkuntza eta zabalkunderako arazo handiak izaten jarraituko duena, areago globalizazioak gero eta indar handiagoa izango duenean. Zenbaki honekin bukatzen da nazio eraikuntzari, hizkuntza normalizazioari, gizarte ereduari eta kultur sorkuntzari lotutako prospektiba saio hau. Datozen 20 urteetan izango da paradarik -hala bedi!- idatzitakoaren egokitasuna aztertzeko.