Pilar Iparragirre2005-10-16 |
Zeintzuk dira lan honen ezaugarriak?
Eta zer da zuk proposatzen duzuna?
Bestelako komunikazio eredu bat. Ezkerreko korronteetatik egin diren hainbat ekarpen interesgarri biltzen saiatu naizen proposamen irekia.
Nondik hartu dituzu eredu horiek?
Euskal Herrian eta hemendik kanpo gertatu diren esperientzia komunikatiboak dira. Behin Marcos komandante-ordeari galdetu zioten ea zergatik mozorrotzen zuten aurpegia eta berak oso era politean laburbildu zuen arrazoia: «Aurpegia mozorrotu gabe generamanean, inork ez zigun begiratzen; orain jarri dira guri begira, aurpegia mozorrotu dugulako; beraz, garbi dago, ikus gaitzazuen estali dugu aurpegia». Apur bat ideia horrekin jokatu dut nik ere. Eta Itoizko Solidarioek edo Iparraldeko Demoek demostratu zuten antzera, nik ere demostratu nahi izan dut, baliabide gutxirekin bada ere, posible dela -irudimena tartean izanda eta tresna erretorikoak behar bezala uztartuz- iritzi publikoarengana iristea.