Astekaria

 Kultura 

Txema Ramirez de la Piscina: «Ezkerreko korronteetatik egin diren hainbat ekarpen biltzen ditu»

Irudia

Pilar Iparragirre


2011. alea
2005-10-16
alde 0    kontra 0

Zeintzuk dira lan honen ezaugarriak?

Esango nuke klabe eraikitzailean eta baikorrean egin dudan saiakera dela. Komunikazioaren mundua dagoen bezala egonda, ez dugu pozik egoteko motibo askorik, eredu neoliberala jaun eta jabe delako ia-ia mundu osoan, eta bere lege zorrotz eta gupidagabea ezarri duelako nonahi. Bestela ere, eredu sozialistatzat-edo hartu den ereduak, nire ustez, porrot egin du, ez duelako sortu gizaki berria eta horretaz aparte oso aspergarria gertatu delako.

Eta zer da zuk proposatzen duzuna?



Bestelako komunikazio eredu bat. Ezkerreko korronteetatik egin diren hainbat ekarpen interesgarri biltzen saiatu naizen proposamen irekia.

Nondik hartu dituzu eredu horiek?



Euskal Herrian eta hemendik kanpo gertatu diren esperientzia komunikatiboak dira. Behin Marcos komandante-ordeari galdetu zioten ea zergatik mozorrotzen zuten aurpegia eta berak oso era politean laburbildu zuen arrazoia: «Aurpegia mozorrotu gabe generamanean, inork ez zigun begiratzen; orain jarri dira guri begira, aurpegia mozorrotu dugulako; beraz, garbi dago, ikus gaitzazuen estali dugu aurpegia». Apur bat ideia horrekin jokatu dut nik ere. Eta Itoizko Solidarioek edo Iparraldeko Demoek demostratu zuten antzera, nik ere demostratu nahi izan dut, baliabide gutxirekin bada ere, posible dela -irudimena tartean izanda eta tresna erretorikoak behar bezala uztartuz- iritzi publikoarengana iristea.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2010
 
azala2009

2011 zenbakia.
2005ko urriaren 16a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia