2005-10-16 -- 2011.zenb
Jean-François Saure (Le Mans, 1967). "Ez al duzu behin ere aditu æLe Manseko 24 orduak'? Hangoxea naiz. Auto-karrera mordoa ikusia naiz, nahiz eta batere ez gustatu!". Akitaniarra amaren aldetik, bretoia aitarenetik. "Eta akitaniarrak eta euskaldunak lehengusu txiki direna badakigu. Aitak bretoieraz hitz egiten zuen, eta horrek ere zer edo zer esan nahi du". Euskarazko komikiak argitaratzen ditu orain dela zazpi bat urtetik hona Legutianon, Gasteiztik bertara. Itzulpenak argitaratzen hasi eta bertako egileekin lan egitera igaro zen gero. Tartean, emakumezkoak. "Maite Toledo, Amaia Ballesteros, Aurora Solano... emakumeen sentiberatasuna gizonezkoena ez bezalakoa da. Erlazioei indar handiagoa ematen diete". Komikiak prentsan sarrera izan dezan nahiko luke. "Frantzian bezala. Ireki Le Soir, Telerama, Ouest France... eta orrialde oso bat komikizkoa. Udaldian, orri gehiago ere bai. Hartzen duzu egunkaria, uzten duzu, eta han, etxeko ttikiak komikia irakurtzen. Hemen ere behar da hori, ARGIAk Winston Arizmendi Jr.ekin egin zuen bezala".
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa