Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-14 09:19:54
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-10-16 -- 2011.zenb

Helicobacter pylori

Joxe Mari Ostolaza

Nire organismoak izan duen apopilorik klandestinoena. Orain arte behintzat. Gaiztoa oso. Atzera joanez, nire memoriak ez du gorde honek eragindako minik gabeko garairik. Eskolaurreko tripako min soportaezin haiek, ama zenak anis aleekin egositako uraz tratatzen zituena. Bi bat korrokada, zenbait puzkar eta mementoko barealdia. Konfidantzazko medikutik pribatura. "Ume hau bihurregia duzu". Diagnostiko estandarra. Nerabe aroan, nonahi noiznahi tripako minez utzi behar izaten nituen entrenamenduak, entsaioak eta abarrekoak."Zaintsua duzu oso gazte hau"."Gauza gehiegitan sartua da, behar luke lasaiago bizi". Gaztetan, urdail espezialista zenbait aparte, neurologo bat ere kontsultatu genuen. Galdeketa. Dena aldrebes erantzun eta"denbora sobran duenez, gehiegi nekatzen du bere burua, behar luke beste zerbaitetan okupatu". Antiazidoak patrikan eta tira. Gero etorri ziren ranitidina eta ondoren famotidina, mina kentzen zidatenak. Ordurako, bizpahiru ultzera banituen. Duela zortzi bat urte izan nuen bakteriaren berri. Konfidantzazko medikuak antibiotiko bereziekin tratatu zidan hiru hilabetez. Gaur arte. Barry J. Marshall eta J. Robin Warreni zor, irrifar maiz egiten dut. Arrakasta guztiek ez dakartela berez aberastea. Apopiloak xahutu sosak bi hauentzat izan balira sikiera...

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan