Astekaria

 Termometroa 

Ingeles britainiarrak jai dauka

Irlandan jaio eta Galesen bizi den David Crystal ingeles hizkuntzan aditua da eta berak dioenez, ingelesa bigarren hizkuntza duten hiztunak ama hizkuntzatzat dutenak baino gehiago dira. Lehen aldia da hizkuntza bati hori gertatzen zaiola. 350 milioi asiarrek bigarren hizkuntzatzat dute ingelesa, gutxi gorabehera AEB, Britainia Handia eta Kanadako hiztunen kopurua. Ingelesaren iraultzari buruz Newsweek astekarian Carla Powerrek egindako erreportajea egokitu dugu honetarako.

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2010. alea
2005-10-09
alde 0    kontra 0

Ehunka milioi biztanle ari da ingelesa ikasten munduan. Planeta osoarentzat merkataritza eta teknologia hizkuntza bihurtu da... eta baita boterearen adierazle ere. Britainia Handiko Kontseiluaren arabera, hamarkada bat barru bi bilioi pertsona arituko dira ingelesa ikasten eta munduko biztanleen erdiek (hiru bilioi) hitz egingo dute.

Ingelesarekiko sukarra epidemia bihurtu da Txinan, Munduko Merkataritza Erakundean sartu direnez geroztik, eta 2008an Olinpiar Jokoak antolatuko dituztelako. Ingelesak lana esan nahi du munduko bazter askotan. Bere kasa ingelesa ikasi duen 12 urteko haur txinatarrak ederki laburbildu du hizkuntzaren beharra: «Ingelesa ez jakitea gorra eta mutua izatea bezalakoxea da». Ingelesaren epidemia muturreraino eramanda, emakume txinatar batzuek sabelean daramaten umekiari ingelesez hitz egiten diote, hitz egiteko gai denean azkarrago ikas dezan, noski.

Ingelesa fabrikatzen

Britainiar biztanleak baino gehiago dira ingelesa ikasten ari diren txinatar umeak: 100 milioi. Ingelesak ama hizkuntza ez duten hainbeste hiztun izateak baditu ondorioak. «Erreginaren ingelesa» arriskuan dago; ingelesaren bertsio berriak munduko bazter guztietan fabrikatzen ari dira. Txinatarrek mandarin hizkuntzan Yingwen re terminoa asmatu dute ingelesaren eta mandarinaren arteko nahasketa izendatzeko. Hinglish-a (hindia eta ingelesa), japlish-a (japoniera eta ingelesa), englog-a (Filipinetako tagalog-a eta ingelesa) eta ezagunagoa dugun spanglish-a sortuak dira jada. Askok uste du ikasleak gero eta gutxiago saiatuko direla ingelesa «Brighton erara» edo «Boston erara» ikasten. Hizkuntzalariak, dagoeneko, hasi dira aztertzen ingeles ikasleen hanka sartzeak. Beste kontu bat da akats horiek zuzendu behar zaizkien ala ez. Esate baterako, asiarrek «th» ondo ahoskatzeko arazoak dituzte eta ahoskera ona lortzeko orduak eta orduak egin behar dute lan. Jennifer Jenkins munduko ingelesak ikertzen dituen hizkuntzalaria ez dago hain seguru hainbeste orduz lan egiteak merezi duenik ondo ahoskatzeko. Hizkuntzalari honek dioenez, hegazkin pilotuek «three» esan beharrean «tree» esaten dute, bigarren ahoskera hori jende gehiagok ulertzen duelakoan.

Hegoafrikan, askatasun ikur moduan, beltzek ingelesaren bertsio berezia asmatu dute bertako hizkeraren hitzak nahastuz. Aktore hegoafrikar batek BBC telebista katean aitortu zuenez, beraien ingelesak xhosa azentua du eta xhosa jarrera ere bai.

David Crystalek etorkizuneko ingelesa hiru mailatan banatu du: ingelesa oinarri duen etxeko dialektoa, eskolarako eta lanerako bertsioa eta atzerritarrekin erabiltzeko nazioarteko ingeles estandarra.

Negozio galanta

«Erreginaren ingelesa» betikotu nahi dutenak tripak jaten arituko dira. Alabaina, ezin ukatu diru iturri ondo oparoa ez denik ingelesa. Amerikako eta Britainia Handiko ingelesek prestigioa izaten segitzen dute eta munduko edozein bazterretatik eskatzen dizkiete irakasleak. Ezin denera iritsi eta Txinara eta Erdialdeko Europara Indiatik ari dira irakasleak eramaten. 400 ingeles enpresa baino gehiago Txinan sartu nahian dabiltza.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2009
 
azala2008

2010 zenbakia.
2005ko urriaren 09a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza