Elkar ulertzeko, elkar ikusteko, elkarrekin egon eta elkarrekin denbora elikatzeko gune aproposak eratu behar ditugu. Frontoiak badu bere gune karratua. Hitzari eman behar zaio orain berea: biribiltasuna".
Horrelaxe bukatzen nuen pasa den maiatzaren hogeitabiko artikulua aldizkari honetan. Urtarrilaren hogeita hamarrekoari jarraitzen zion hark eta begi aurrean duzun honek, berriz, aipatu bi artikuluon hariari heldu nahi dio berriro ere, eguneroko kultura xehearen aitzakian, intuizio lainotsuei hitza eman eta, ondorioz, iruten noan haria niretzat ez ezik besteentzat ere ulergarri -ikusgarri- bihurtu nahirik.
0- Etxea
Argi dago, beraz, ez dagoela "etxe" hitzarekin loturiko irudi bakar eta berezkorik. Ezin uka, baina, irudi horietan sumatzen den ezaugarri komun multzoa.
1- Etxearen funtsa
Babesa eta intimitatea. Bikote banaezin horretan bilduko nuke nik, "etxe"aren benetako funtsa.
Baina zer gehiago dago "etxe"aren irudiari lotuta?
2- Espazioen esanahiak
Kapituluen muina biltzen saiatu naiz, sentsazio eta irudi horien lekuko:
- "Gure inkontzientea nonbaiten bizi da. Gure arima etxe bat da, eta etxeez gogoratzean, geure barneko guneetan bizitzen ikasten dugu.
- Etxea gure lehen unibertsoa da, munduan egoteko txokoa, benetako kosmosa.
- Bakartzen denak norberarengan biltzen denaren itxura hartzen du.
- Txikitasuna handitasunaren etxea da.
- Intimitatean sakondu ahala egiten du aurrera handitasunak.
- Txoriaren gorputzak eta ekimenak ematen diote forma habiari, barruan bueltaka lekua egiten ari delarik.
3- Gune biribiletarantz
Ez da kasualitatea. "Bihotz gabeko garapen ereduak ez du etorkizunik XXI. mendeari begira". Joseba Azkarraga soziologoaren iritziz ere, une honetan gizartearen jokaleku historikoa aldatzen ari da, eta, ondorioz, eragile kolektibo gehienak beren burua auto-definitzeko prozesuan murgilduta daude (Diruak behar luke bihotzik, 2005).
Azkarragak XXI. mendeari begira kooperatibentzat planteatzen duena oso ondo ezkontzen da elkarte kultural askoren egungo egoerarekin: irudi berri baten premia. Zer dago irudi horren atzean? Beste hitz bi elkarrekin harremanetan eta batak bestea elikatzen: egitura eta ekimena -funtzionamendua-.
Ez. Mundu modernoak artalde ezberdinei jarraika ibiltzera bultzatu arren ez gara ardiak. Eta ukuilu komertzialetan multzokatzeko joera zabalduz doan arren, ez gara behiak ere. Norbaiten esanetara makurtzen gara diru eta babes truke, baina erasotzailearen mamua hor dago beti.
Hain justu mamu horiei kolektiboki aurre egiteko eratzen dugu taldea.
Taldeak babesa ematen digu, konpromiso baten truke, baina konpromiso horren kalenturak gora eta behera egiten du, haizea nondik datorren.
Garai bakoitzak bere marea dakar eta gaur egun argi dago konpromiso hitzak baino mami gehiago duela partaideen emozioetara iristeak, alegia, haren barneko "etxe" partikularrarekin konektatzeak.
Emozio horiek lurra eta ongarria eskatzen dituzte, ordea. Proiektuaren partaide bakoitza bere "etxe" partikularretik aritzeko gunea. Gune aproposa. Gune biribila.
Zergatik biribila eta ez karratua, adibidez?
Hiru hilabete barru zehaztuko dizuet, urte amaierako artikuluan.
![]() |
|
||||
2010 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa