Astekaria

 Kultura 

Edurne Ugarte Nuņez: ĢEdozein ikaslek, irakaslek zein medikuk erabil dezakeģ

Irudia

Pilar Iparragirre


2010. alea
2005-10-09
alde 0    kontra 0

Lan erraldoia hartu duzu zure gain...

Bai, baina gure hizkuntzaren egoera, zoritxarrez, tamalgarria da oraindik ere hezkuntza sisteman eta bereziki unibertsitatean. Badirudi unibertsitatea euskaldunduko bada, banakako batzuen esfortzuari esker baino ez dela izango. Horrexek eman dit lan hau gauzatzeko kemena.

Damutzeko arrazoiak ere izango zenituen, ezta?

Bistan da. Egile bakar batek halako liburua egiteko ausardia aipatu eta kritikatuko dute askok, medikuntzari buruzko testu gehienak autore askoren artean idatzitakoak baitira. Horregatik, patologia orokorraren atal batzuk baino ez ditut landu honako honetan ûatal orokorra, arnas aparatua eta zirkulazio-aparatuaû, aurrerantzean gernu-aparatua, odola eta sistema endokrinoa aztertuko dituen beste liburuki bat egiteko asmoz.

Oraingo lanean zerk sortu dizu buruhauste gehien?

Terminologiak, niri egokitu zaidalako orain arte inoiz itzuli ez ziren hainbat teknizismo nola esan erabakitzea. Jakin badakit nik proposatutako termino batzuk beste modu batera erabiliko direla hemendik urte batzuetara, baina horrek gure hizkuntza bizirik dagoela baino ez du adieraziko.

Norentzat da aproposen zure lana?

Edozein kurtsotako ikasleek, irakasleek zein osasun-arloan aritzen garen medikuok erabiltzeko moduko kontsulta-liburua da. Aparatu bakoitzari dagokion azterketa anatomofisiologikoa ere agertzen da bertan, baina nireak ez du inolaz ere ordezkatuko Asier Garrok euskaraz argitaratu zuen Giza Fisiologia izeneko lan bikaina.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2009
 
azala2008

2010 zenbakia.
2005ko urriaren 09a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia