Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-10-02 -- 2009.zenb

Osasuna: Tenperatura altuek gizonen ugal-ahalmena gutxitzen dute

Jabier Agirre


Tanbre eritegian egindako ikerketak agerian utzi duenez, 24ºC-tik gorako giro-tenperaturak gizonezkoen ugaltzeko ahalmena gutxitu dezake. "Udako hilabeteetan, tenperatura altuak medio, espermatozoideen produkzioa hilabete hotzagoetakoa baino %10 txikiagoa izaten da, batez beste", erietxe horretako ginekologo Andres Guijarroren hitzetan.
Giro-tenperaturak haziaren kalitatean duen eragina baloratzeko, 1993-2005 epealdian 5.700 gizonezkoren lagin espermatikoak aztertu ziren. Eta ikerketa horretan espermiogramak urteko hilabete bakoitzean erregistratutako batez besteko tenperaturarekin parekatu ziren.
Guijarro doktoreak dioenez, "Giro-tenperaturari egotzi zaio, beste eragile batzuekin batera, semen-kalitateak azken hamarkadotan izan duen beherakada". Dena den, espermatozoide gutxiago ekoizteak ez dakar, ezinbestean, horien mugikortasuna murriztea edota bestelako kalitate-parametro batzuk okerragotzea. Horregatik, antzutasun- arazorik ez duten bikoteetan, datu horietatik ezin atera daiteke ondorioa urte-sasoi jakin batean haurdun geratzeko aukera gehiago edo gutxiago dagoenik, klimaren arabera -uda partean 7 ºC igotzen da tenperatura gure artean, neguarekin alderatuz gero-.
Kanpo-tenperaturak semenaren produkzioan duen eragina egiaztatu eta gero, beren semen-produkzioa normaltasunaren mugan duten pertsonetan izan dezakeen eragina aztertzeari ekingo diote ikertzaileek -20 milioi espermatozoide/ml3-an dago muga hori-, eta eskroto edo barrabil-zorroko tenperaturari eragiten dioten beste faktoreak ere aztertuko dira ûarropa edo lanbidea, esaterakoû. Datu horiek eragina izan dezakete gure oporrak mendian edota itsasoan pasa aukeratzeko orduan. Izan ere, tenperaturaren eta ugalketaren arteko erlazio hori bereziki zaintzekoa da gizonezkoetan. Barrabilak gorputzetik ia kanpo aurkitzen dira, eta ez gorputzaren barrualdean, emakumearen kasuan umetokiarekin gertatzen den bezala. Horrexegatik, barrabilen tenperatura gorputzaren barrualdean dagoena baino pare bat gradu apalagoa izateagatik, da gizonezkoa espermatozoideak produzitzeko gai.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan