Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2009. alea
2005-10-02
alde 0    kontra 0

Anton Mendizabal eskultorearen Pilotaz proiektua, pilota jokoaren gaineko artelanez osatutako erakusketa, Euskal Herritik aterako da lehenengoz. Azaroaren 13a bitartean, Valladolideko Fundación Segundo y Santiago Montes-en izango da.

Soziedad Alkoholikaren diskoak Corte Inglés kateko dendetatik kendu dituzte. Pasa den astean Corte Inglés dendetan SAren diskoak saltzearen aurkako artikulua argitaratu zuten Minuto digital webgunean eta Corte Inglések diskoak erretiratu zituen egun gutxiren buruan.

Montxo Armendarizek zuzendutako Obaba filma aukeratu du Espainiako Zinema Akademiak Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko, José Luis Garciren Ninette eta Fernando León de Aranoaren Princesas filmeekin batera. Abenduaren 29an jakingo da zeinek ordezkatuko duen Espainia.

Iker Yurrebasok estreinako narrazio liburua plazaratu du: Ametz. Zertu kultur elkartearen eta Harriketarrak Lemoako Gazte Asanbladaren laguntzaz argitaratu du.

Barbara Goenaga aktorea Argentinan da Vientos de agua telesaila grabatzen, Juan José Campanellaren zuzendaritzapean. Udan Italian izan zen Anastezi filma errodatzen.

Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariak ipuin kontaketa saioak eskainiko ditu marrazkiez lagunduta udazkenean. Belardo belar metaren ibilerak ikuskariak Leaburu, Belauntza, Amezketa eta Irura bisitatuko ditu, besteak beste.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2008
 
azala2007

2009 zenbakia.
2005ko urriaren 02a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia