Astekaria

 Ezpalak 

Hitz Bitan

Irudia


2009. alea
2005-10-02
alde 0    kontra 0

Asier Altuna zinema zuzendariaren hitzok jaso zituen Berriak: «Bizitza ikusteko dugun era agertzen da filmetan, baina erabat inkontzientea da, konturatu gabe gertatzen da. Ez dugu inoiz lanik egiten gai edo trauma bati begira. Ideiak, ordea, konturatu gabe errepikatzen ditugu, belaunaldiarena bezala. Gizarte honi egiten diogun kritika hortxe dago».

Andoni Egańak UKri esanak: «Uste dut jakinduriak ez daukala zerikusirik komunikazioarekin, bertsolaritzarekin, ahozko ekimenarekin. Horregatik, bertsolari bat berdin-berdin izan daiteke arotza edo topografoa. Kontua da bere bertso unibertsoa eta bere tradizio unibertsoa lantzea, eta hori berdin egiten dute igeltsero batek eta kazetari batek».

Anjel Alkainek zera adierazi zion Aizuri: «Elkarrizketa guztietan galdetzen didate euskal umorea ba ote dagoen, zer den eta abar. Umorea unibertsala da, hori lehendabizi, eta gero pertsonek egiten dute, eta gutxienekoa da pertsona horiek euskaldunak edo murtziarrak diren».

Benito Ansola Garan: «Euskal zinema da batzutan euskaraz eta beste batzutan erdaraz egiten dena. Baina bertokoa izanik bertoko kutsua izan behar du, nahiz eta balore unibertsalez hitz egin».

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2008
 
azala2007

2009 zenbakia.
2005ko urriaren 02a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia