Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-09-25 -- 2008.zenb

Kaxak nortasun ikur

Estitxu Eizagirre


Euskal Herrian egon den elementurik garrantzitsuena izan dela kaxa kontatu digu Juan Pablo Arriagak: «Baserrietako lehen elementua, askotan bakarra, kaxa izan zen». Mundu osoan daude antzinako kaxak, eta hauen bilakaera elizak markatu du. Erdi Aroan dirua biltzeko diseinatuak ziren, eta geroago, gotiko, erromaniko eta barroko estilokoak egon izan dira. Euskal Herrian, aldiz, korronte horiek jarraitu beharrean -Ingalaterran, Italian eta Alemanian ez bezala-, bere bidea jarraitu dute. Arriagak jarraitzen duenez, «naturako elementuekin apaindutako kaxak oso leku gutxitan daude. Kristautasuna oso berandu sartu zen hemen eta euskaldunek eguzkian, ilargian eta naturan sinesten zuten, eta sinesmen hori kaxetan adierazten».


Sinboloen indarra

Marrazki soila diruditenek gatazka ideologikoei aurre egin behar izan diete. Jose Mari Arriagak kontatzen duenez: «Behin topatu nuen kaxa bat, ilargia eta eguzkia tailatuta zituena, Munitibarreko Gerrikaitz parrokian. Nik ordura arte gurutzearekin egiten nituen kaxak, baina hura gurutzerik gabea zen, eta benetakoak horrela zirenez, handik aurrera nik ere gurutzerik gabe egin nituen. Paganokeriak bukatzeko gurutzea jartzera derrigortzen hasi ziren, baina ezin da aurrekoa ukatu». Lauburuen berri ere eman behar izan die guardia zibilei.


600 eurotik gora

Antzina, kaxak gaztainazkoak ziren, bertako basoetan hori zegoelako. Arriagak gaztainaz eta intxaurraz egiten ditu, azken hauek garestiago dira. Bertako egurra erabiltzen dute, «baina oso gutxi geratzen da eta Asturiastik eta Galiziatik ekartzen da», aitortu digu. Astebetean egiten du kaxa, hasieratik bukaerara elementu naturalekin, eta 600 eurotik 2.000rako prezioa dute, neurriaren eta egur motaren arabera.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan