Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-09-25 -- 2008.zenb

Euskararen inguruko albiste laburrak



Seaskako kideak indarrez atera zituzten Paueko Akademiatik

Seaskak bost lanpostu erdiak eskatzen jarraitzen du. Alegia, Baiona, Ortzaitze, Kanbo, Donapaleu eta Urruņako ikastoletan murgiltze eredua bermatzeko beharrezko dituen irakasle orduak eskatzen ari da aspalditik. Joan den astean, hilaren 14an, Paueko Akademia Ikuskaritza okupatu zuten Seaskako 50 bat kidek. Asmoa ikuskariarekin hitz egitea zen, baina han ez zegoen. Azkenean, indarrez atera zituzten handik Seaskako kideak. Philippe Aramendi, Seaskako lehendakariordeak adierazi zuenez, haien helburua ez da bilkurak egitea, baizik eta murgiltze eredua bermatzeko baliabideak lortzea.
Ikasgeletan euskaraz irakasteko hainbeste arazo dituen Seaskak, irailaren 25ean, gazteak euskarara hurbiltzeko Euskarbiada-Glisseguna antolatuko du. Surf, roller eta skate ikastaldiak eta erakustaldiak antolatu dituzte eta baita perkusio lantegia ere. Angelun izango da Glisseguna, euskara gutxi erabilia den kostako herrian.


Iruņeko Udalean 36 langilek euskara jakitea nahikoa izango da

Iruņeko Udalak 1.400 langile ditu eta horietarik 36ri eskatuko die euskara jakitea; %2,5ari, alegia. UPNk eta CDNk hala iritzi dute eta hala aldatu dute udal ordenantza. Legealdi honetan hiru aldiz aldatu ditu Udalak ordenantzak eta irailaren 15ean onartu ziren behin-betikoz. Hemendik aurrera UPN eta CDNren botoak nahikoa izango dira derrigorrez euskara behar duten lanpostuak erabakitzeko, eskumena Udaleko Gobernu taldearena izango baita. Aralar, Eusko Alkartasuna, Iruņea Berria eta Nafarroako Ezker Batuak gogor kritikatu dute UPNk eta CDNk euskararekiko beste behin ere hartu duten jarrera.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan