Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2005-09-25 -- 2008.zenb

Joxe Mari Ostolaza

Kataluniako PSCko parlamentaria dugu, Katrinak ekarri hondamendiak bertan harrapatu zuena. Irratiz entzun nuen bere bizipena kontari. Ba omen zuen Bushen Administrazioak zetorkeenaren berri. Ba omen zekiten Pontchartrain lakuaren uretatik hiria babesten zuen ezponda ez zegoela bere onean eta antolatu behar zela. Adabakiak han eta hemen, ez omen zuten aski dirurik bozkatzeko ohiturarik ez zuten herritarrak babesteko. Ez zegoen hori AEBetako Gobernuaren lehentasunetan. Eta emandako zifra zenbaiten artean, bat gelditu zitzaidan gogoan iltzaturik : 100.000 milioi dolar behar omen ditu urtero Irakeko okupazio gerra mantentzeko. New Orleanseko irudietan, telebistetan ikus ditzakegun ur hil ustel horiek gardenak ditugu oso Bushen Gobernuarekin alderatuta. Planetako apopiloak baino jabeak bailiran aritzen zaizkigunak, beren estrategi bakarra berehalako etekinetan oinarritzen duten horiek ditugu hondamendira garamatzatenak, munduaren historia beraiekin bukatu beharko balitz bezala. AEBen ikurraz estali nahiko dituzte bertako miseriak, eta solidaritatea galdetu %30a pobreziaren neurriaren azpitik bizi diren gizartea etxean dutenek. Hildakoen kopuruak tasa hori behera eramango du, noski.

hemeroteka

2007. zenbakia | 2005-09-18
2006. zenbakia | 2005-09-11
2005. zenbakia | 2005-09-04
2003. zenbakia | 2005-07-31
2002. zenbakia | 2005-07-24
2001. zenbakia | 2005-07-17
2000. zenbakia | 2005-07-10
1999. zenbakia | 2005-07-03
1998. zenbakia | 2005-06-26
1997. zenbakia | 2005-06-19

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan